fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

LAN ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO JARDUNALDIAK SANTANDERREN, "LANA ETA OSASUNA. BABESETIK PREBENTZIORA" ERAKUSKETAREN EGUNGO EGOITZAN

16/11/2011, Fraternidad-Muprespa, Laneko Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen Prebentzio Saila  
 

Azaroaren 18an, 9:30ean, lan arriskuen prebentzioari buruzko jardunaldia egingo da " Lana eta Osasuna. Babesetik prebentziora" erakusketaren tokian, Segurtasuna eta Higienea lanean Institutu Nazionalak, Fundación Largo Caballero fundazioak eta  Fraternidad-Muprespa mutualitateak antolatutakoa.

Jardunaldia Kantabriako Liburutegi Nagusiko Aretoan izango da (C/ Ruiz de Alda, 19 - 39009 de Santander).
 
Jardunaldiaren inaugurazioan hurrengo hauek hartuko dute parte: Cristina Mazas,  Kantabriako Gobernuko Ekonomia, Ogasun eta Lan Kontseilaria, Jesús Pérez Martínez, Fundación Francisco Largo Caballero fundazioko presidentea, Natalia Fernández Laviada, Fraternidad-Mupresa Antolaketa eta Sareko Idazkariorde Nagusia, eta Marisa Rufino, UGT-ko Laneko Osasuneko Idazkari Konfederala.

"Espainiako enpresetako prebentzio jarduketaren errealitatea" deituriko hitzaldia erakusketaren komisarioak egingo du, Emili Castejón Vilellak.

Ondoren gaiaren inguruko mahai-ingurua egongo da, Lan Arriskuen Prebentziorako ordezkaria: ahalmenak, eskubideak eta betebeharrak” gaia ardatz izango duena, eta  Segurtasuna eta Osasuna lanean Kantabriako Institutuko Zuzendariak, Amalio Sánchez Grandek, moderatutakoa eta Miguel Ángel Gálvezen, Lana eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako Probintzia Nagusiaren, eta Lan Harremanetako Saileko Conchita González Puertaren parte-hartzearekin. Lan Arriskuen Prebentzioko Aholkularitza Zerbitzua. CEOE – CEPYME Kantabria, Gabriel Pérez Serrano, Fraternidad-Muprespa Prebentzio Sozietatearen lurralde zuzendaria, eta José Luis Hernando de las Heras, UGT-Kantabria Ekintza Sindikaleko Idazkaria.

Rosa María del Castrillok, Kantabriako Lan Zuzendari Orokorrak, María Jesús Cedrúnek, UGT-Kantabria Idazkari Nagusiak, eta Cándido Méndez, UGT-ko Idazkari Nagusiak, emango diote amaiera jardunaldiari.


 PROGRAMA - LAN ARRISKUEN PREBENTZIORI BURUZKO JARDUNALDIA
 
  ERAKUSKETA - LANA ETA OSASUNA: BABESETIK PREBENTZIORA


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016