fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK LAN-ERREFORMARI BURUZKO JARDUNALDI BAT ANTOLATU DU ALMERÍAN

26/03/2012, FM-, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua

Joan den ostiralean, hilak 23, informazio-jardunaldi bat antolatu da lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzko otsailaren 10eko 3/2012 Lege Errege Dekretuari buruz.

Ekitaldia Almeríako Unibertsitatean egin da, honako hauen parte-hartzearekin: Almeríako Unibertsitateko idazkari nagusi Luisa Trinidad Garcia,Francisco Javier Prados de Reyes, Granadako Unibertsitateko Lan Zuzenbideko katedraduna, eta Sonia Medrano Pascual, Fraternidad-Muprespako lurralde zuzendaria.

Ekitaldi honekin, Fraternidad-Muprespari loturiko langile, enpresari eta kolaboratzaileei Lan Erreformaren berri eman zaie, legea ongi ezagut dezaten.

Deialdiak arrakasta handia izan du, izan ere, 300dik gora profesional, enpresari, gizarte graduatu eta probintziako enpresa garrantzitsuenetako ordezkari bildu dira bertan.

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK LAN-ERREFORMARI BURUZKO JARDUNALDI BAT ANTOLATU DU ALMERÍAN

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016