fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK BARTZELONAN INFORMAZIO JARDUNALDI BAT EGIN DU, LAN MERKATUAREN ERREFORMARAKO PREMIAZKO NEURRIEI BURUZKO 3/2012 ERREGE LEGE DEKRETUAREN FUNTSEZKO ALDERDIEI BURUZKOA

26/04/2012, Fraternidad-Muprespa, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua

Apirilaren 25ean, Fraternidad-Muprespa mutualitateak, Gestoría Luis-ekin batera, lan merkatuaren erreformarako premiazko neurriei buruzko 3/2012 Errege Lege Dekretuaren funtsezko alderdiei buruzko informazio jardunaldi bat egin zuen.

Gestoría Luiseko zuzendariJosep Mª Luisek jardunaldia ireki zuen; ondoren Ruth Ufanok, Gestoria Luiseko abokatuak, lan erreformaren alderdi nabarmenei buruzko sarrera bat egin zuen.

Etorri ziren 215 enpresarien aurrean, Gizarte Segurantza eta lan ikuskari, Kataluniako Lan Auzitegiko kide eta Ramon Llul Unibertsitateko irakasle Antonio Benavidesek bere txostena irakurri zuen, "Kaleratzea, barne malgutasuna, negoziazio kolektiboa eta kontratatzea Lan Merkatua Erreformatzeko Legean" izenburuarekin, Lan Erreformako alderdirik azpimarragarrienak ukituz. Ondoren, galderen eta eskaeren txanda iritsi zenean, beharrezko azalpenak eman zituen.

Eztabaida interesgarri baten ostean, Jordi Batallak, Bartzelonako Fraternidad-Muprespako zuzendari probintzialak, ekitaldia baloratu ostean, amaitutzat eman zuen. Gainera, barkamena eskatu zuen Carlos Luis Saezek ipar-ekialdeko lurralde zuzendariak, gaixorik zegoela eta, ezin izan zuelako etorri eta laster sendatzea opa zion. Txostengilearen eta Gestoría Luisen partaidetza eskertu zuen, eta enpresariak zoriondu zituen erakutsitako interesagatik eta galdera txandan izandako parte-hartze handiagatik.

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK BARTZELONAN INFORMAZIO JARDUNALDI BAT EGIN DU, LAN MERKATUAREN ERREFORMARAKO PREMIAZKO NEURRIEI BURUZKO 3/2012 ERREGE LEGE-DEKRETUAREN FUNTSEZKO ALDERDIEI BURUZKOA

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016