fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

DELT@ SISTEMA

Tel. Mutualitatea

902 363 860 - 91 418 32 40

(Telefono bidezko arreta-zerbitzua: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 19:00etara)

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte, biak barne, arreta-zerbitzua 8:00etatik 16:00etara izango da zabalik.

DELT@ SISTEMA

2004ko urtarrilaren 1etik, 275. Erakunde Kudeatzaile Laguntzaile den neurrian, Fraternidad Muprespa erakundearekin batutakoek horri bidali behar diote, Internet bidez, bai laneko istripuen txostena bai eta Baja Medikorik gabeko istripuen zerrenda ere, Lan eta Immigrazio Ministerioa sortutako Laneko Istripuen Aitorpen Elektronikoko Sistema, (Delt@), erabilita.

Era berean, Fraternidad Muprespa erakundeak, behin txosten horiek berrikusi dituenean, lan-administrazioko agintaritzari bidaliko dizkio Delt@ sistemaren bidez.

subir

INTERNET BIDEZ BIDALTZEKO BALDINTZAK

Interneterako sarrera izateaz gain, beharrezkoa da 2CA motako ziurtagiria izatea, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak emana (FNMT). Norbanakoari dagozkion gakoak dituen software fitxategi bat da ziurtagiri hori, ordenagailuan instalatu beharrekoa.

PC batetik Delt@ Sistemaren bidez bidaltzeko bete beharreko baldintza informatikoak honako hauek dira: Pentium II edo goragoko ordenagailua, Windows 98 / Me / NT / 2000 / XP (hau da, betiere Windows 95 baino goragokoa), Netscape 6.0, Explorer 5.5 edo goragoko nabigatzailea eta Interneterako kalitateko konexioa (ahal izanez gero, ADSLa) izatea.

subir

NOLA LORTU ZIURTAGIRI DIGITALA ETA DELT@ SISTEMAN IZENA EMAN?

Aipatutako edozein punturi buruzko informazio zabalagoa eskuratzeko, jarri harremanetan gure Harreman-zentroarekin 902 363 860 - 91 418 32 40 zenbakian, edo gure beste edozein zentrorekin, edo jo Delt@ Sistemako webgunera: https://delta.empleo.gob.es.

subir

PATa eta RSBa Internet bidez bidaltzea

https://delta.empleo.gob.es helbide elektronikoan dokumentazio gehiago bidali ahal izango da: PAT edota RSB inprimakian on-line beteta, edota sorta formatuko fitxategiak bidalita -mutualitateak hala eskatzen duten mutualista guztien eskura ipiniko dien doako software batean eskuragarri (PAT2003)-

subir

NOLA LORTU INFORMAZIO GEHIAGO?

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan gure Harremanetarako Zentroarekin 902 363 860 - 91 418 32 40 telefono zenbakira deituta. Edo, bestela, deitu gure beste edozein zentrotara edo zoaz Delt@ Sistemaren web orrira: https://delta.empleo.gob.es.

subir

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016