fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD MUPRESPAK URAREN ARLOKO LANKIDETZAREN NAZIOARTEKO URTEAN PARTE HARTU DU

2010eko abenduan, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2013 Uraren arloko lankidetzaren nazioarteko urtea izendatu zuen

 

Fraternidad-Muprespan oso garrantzitsua iruditzen zaigu, denon onerako, 2013: Uraren arloko lankidetzaren nazioarteko urtea mugimendua. Aldi berean, gainera, bat dator gure enpresaren balioekin: besteak beste, ingurumena babestu eta defendatzeko konpromisoa, gure kalitate eta ingurumen politikan eta gure erantzukizun sozial korporatiboan egiaztatzen den bezala.

Horregatik, Laneko istripuen eta laneko gaixotasunen mutualitatetik, Fraternidad-Muprespatik, Nazio Batuek gure planetan eta biztanleak zaintzeko kontzientziazioaren alde eginiko proposamena babestu nahi dugu.

 

Nazio Batuen Erakundeak 2013 Denontzako Uraren arloko lankidetzaren nazioarteko urtea izatea proposatu du

 
2011ko otsailaren 16an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2013 Uraren arloko lankidetzaren nazioarteko urtea izendatzeko ebazpena (A/RES/65/154) onartu zuen
NBEren EBAZPENA - URAREN ARLOKO LANKIDETZAREN NAZIOARTEKO URTEA ONARTZEA
 


Gure web korporatiboa funtsezko gune bat da, eta milaka profesional eta enpresa biltzen dira bertan egunero, informazio bila; erakusleiho pribilegiatu gisa jarri da, horren bidez 2013 Uraren arloko lankidetzaren nazioarteko urtea dela ezagutarazteko.

Mugimendu hau ospatzeko, gure ekarpena mezua zabaltzea eta denak hori egitera animatzea izango da. Horretarako, uraren banaketari buruzko informazioa sartuko dugu gure web korporatiboaren atarian, baita egin ohi ditugun herri erabilerako produktu elektronikoei buruzko informazioa ere:

  • Web atarian barrena sakabanatutako irudiak
  • Pantaila-babesleak
  • Mahaigainen atzealdeak

 

Atzealdeak -  Uraren arloko lankidetzaren nazioarteko urtea Pantaila-babesleak -  Uraren arloko lankidetzaren nazioarteko urtea Atzealdeak -  Uraren arloko lankidetzaren nazioarteko urtea

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016