fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

INGURUMENA ISO 14001

Fraternidad-Muprespako Zuzendaritzak jakin badaki ingurumena eta baliabide naturalak zaintzeak garrantzia handia duela eta gure ekintzek ingurumenean duten eragina murriztu behar dela. Konpromiso eta ardura horiek agerian uzteko, Fraternidad-Mupresparen Ingurumen Politika aurkezten dugu.

Fraternidad-Muprespak Ingurumen Kudeaketarako Sistema (SGA) bi ditu, UNE-EN ISO 14001:2004 arauari jarraiki ziurtatutakoak.

Lehen SGA Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkarteak eman zion, AENORek, 2005eko abenduan, eta Kudeaketa Sistema Integratua osatzen du Kalitatea Kudeatzeko Sistemarekin (SGC) batera, hau ere AENORek ziurtatua. Bi sistemak erabat integratuta daude, eta prozesuak eta auditoretza-zikloak partekatzen dituzte. SGA honen eremua "Informazio Teknologietako Aplikazio Informatikoen Garapena" da, egoitza nagusian (Cánovas del Castillo Plaza, Madril) eta Sienna eraikinean (Avenida Severo Ochoa, Alcobendas) egiten direnak. SGA hau hedatu egin da, EMAS Araudiari jarraiki, eta halaxe lortu da ziurtagiri hau.

Bigarren SGA 2013ko otsailean jaso zuen. Fraternidad-Muprespak Ingurumen Kudeaketarako Sistema aurkeztu zuen bi zentrotan, Burgosekoa eta Gasteizkoa. Sistemaren eremua hauxe da: "Afiliatuen Laneko Kontingentziak eta Kontingentzia Komunak estaltzera bideratutako zerbitzuak". 2015ean dagoeneko hamar dira ziurtagiria duten laguntza zentroak, eta poliki-poliki Mutualitatearen zentroen sarean hedatuko dira. Modu honetan, Fraternidad-Muprespak ingurumena eta oro har gizartea zaintzen laguntzen du.

Informazio sistemak
Laguntza zentroak


Informazio sistemak


Laguntza zentroak

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016