fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

INGURUMENAREN GAINEKO EMAS ARAUA

Fraternidad-Muprespak Ingurumena Kudeatzeko Sistema -ISO 14001 araua betetzen duena- zabaldu du Europar Batasuneko EMAS (Ingurumen Kudeaketa eta Ikuskaritzako Erkidegoko Sistema) araudia betetzeko. EMAS (1221/2009 EE Erregelamendua) Europar Batasunaren ziurtagiri ospetsuena eta ingurumenaren kudeaketa arloko munduko zorrotzena da.

Fraternidad-Muprespa ingurumen kudeaketako erreferente bat da Espainiako mutualitateen artean, izan ere, ISO 14001 ziurtagiria (2005az geroztik) eta EMAS ziurtagiria (2011tik) ditu.

Zuzendaritzak ingurumenaren kudeaketarekin duen konpromisoa islatzen du ziurtagiriak, kudeaketa gero eta gardenagoa baita, eta langile guztiek parte hartzea sustatzen baita. Gardentasunaren erakusgarri da Alcobendaseko Sienna eraikineko ingurumen deklarazioa argitaratzea, ziurtagiri honen esparrua ezartzen duena.

Ingurumen Kudeaketako eta Auditoriako Sistema Komunitarioari Atxikitako Erakundeen Erregistroko (EMAS erregistroa) inskripzioa Madrilgo Erkidegoko Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren 2014ko ekainaren24ko ebazpenaren bidez berritu da.

EMAS ziurtagiria ikusteko, sakatu irudi honetan.

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016