fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

MUTUALISTAREN DEFENDATZAILEA

Fraternidad-Muprespan martxan jarri dugun plan estrategikoaren zati gisa, mutualistaren defendatzailearen figura sortu dugu, gure mutualistei eskainitako arreta hobetzeko helburuarekin. Erakunde honek mutualitatearen barnean duen funtzioa kexa, erreklamazio eta iradokizun guztiak entzutea, bideratzea eta erantzutea da, bai pazienteenak bai enpresa eta langile bazkideenak.
Mutualistaren Defendatzailearen Bulegoa 2011. urtearen hasieran jarri zen martxan. Gainerako alderdiekiko modu independentean eta inpartzialean aritzen da, eta autonomia osoa du bere funtzioak gauzatzean aplikatu beharreko irizpideei eta ildoei dagokienez.

Horrez gain, mutualistaren defendatzaileak gomendioak eta arreta hobetzeko proposamenak egiten dizkie kudeaketaz arduratzen diren unitate desberdinei.
 

Mutualistaren Defendatzailearen Bulegoarekin harremanetan jartzeko, kanal hauek erabil daitezke:

  • Posta elektroniko bidez, helbide honetara: defensormutualista@fraternidad.com
  • Harremanetarako formularioaren bitartez
  • Bertaratuta, mutualitatearen edozein bulegotan. Horretarako, iradokizun ontzi bat jarriko da, baita kexen eta erreklamazioen erregistro bat ere.
  • Posta arrunt bidez, Mutualistaren Defendatzailearen Bulegora , bidalita: Plaza de Cánovas del Castillo, 3, 28014 Madril.
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016