fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

NOLA IZAPIDETU BEHAR DA GAIXOTASUN LARRIAK DITUZTEN ADINGABEKOEN ZAINKETAGATIKO PRESTAZIOA?

GARRANTZITSUA

Minbiziak edo gaixotasun larriak eragindako adingabekoaren zaintzagatiko prestazio ekonomikoaren eskaera egin dezakezu, baldintzak betetzen dituzunean, betiere, lanaldia murriztuta nahiz murriztu gabe izanda.

Fraternidad-Muprespatik prestazioaren eskaera ahal den heinean lanaldia murriztu aurretik egitea gomendatzen dugu, eskatzailearen babesgabetasun-egoerak saihesteko. Lanaldia murrizten baduzu eta azkenean prestazioa jasotzeko baldintzak betetzen ez badituzu, enpresan egindako lanaldiaren murrizketari dagokion soldata galduko zenuke eta ez zenuke Gizarte Segurantzaren prestazio ekonomikorik jasotzeko eskubiderik izango.

nota

Oharra: prestazioa Gizarte Segurantzako Sistemaren babes-ekintzan jasota dago 2011-01-01az geroztik, baina funtzionario publikoei ez zaie aplikagarria izango; horiek Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko 2007ko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 41.e) artikuluan eta hori garatzen duen araudian xedatutakoari jarraiki arautuko dira.

IZAPIDEAK

1. ESKAERA ETA DOKUMENTAZIOA

Minbizia edo gaixotasun larria duten seme-alaben zaintzarako prestazioaren aitorpenerako prozedurari langileak Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen Mutualitatea.

Horretarako, informazio hau ekarriko du:

Familia-liburua edo seme-alaba/k Erregistro Zibilean erregistratu izanaren ziurtagiria.

  • Zuen seme-alaba adoptatua bada, adopzioaren ebazpen judiziala.
  • Zuen seme-alaba harrera-erregimenean badago, familia-harrera eman duen ebazpen judiziala edo administrazioaren ebazpena.

INFORMACIÓN ADICIONAL SOBRE EL SOLICITANTE

  Besteren konturako langilea bada

IRPF-Comunicacion de datos Por criterio de la agencia tributaria, esta prestación está exenta del I.R.P.F)

Descargatu

  Besteren konturako langilea bada

FED-0089 Eskatzailearen Enpresako Ziurtagiria.

Descargatu

BESTE GURASOARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIGARRIA (GURASO BAKARREKO FAMILIETAN IZAN EZIK)

  Besteren konturako langilea bada

FED-0091 Enpresako Ziurtagiria [ Beste gurasoa ]

Descargatu
subir

2. MUTUALITATEAREN EBAZPENA

    2.1. Minbizia edo beste gaixotasun larri bat duen adingabekoa zaintzearekin lotuta aurkeztutako eskaera, lanaldia gutxitu ez denean.

    Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Mutualitateak ziurtagiria egingo du eta bertan zehaztuko du eskatzaileak prestazioa eskuratzeko beharrezko baldintzak betetzen dituen edo ez.

    Aldeko ziurtagiria eginez gero, adostutako lanaldi-murrizketa eskatu beharko du.

    Murrizketa egindakoan, Mutualitateari horren berri eman beharko zaio prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea aitortzen duen ebazpena igor dezan hark.

    2.2. Minbizia edo beste gaixotasun larri bat duen adingabekoa zaintzearekin lotuta aurkeztutako eskaera, lanaldia murriztu denean.

    Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Mutualitateak prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea aitortzen edo ukatzen duen ebazpena igorri beharko du.

subir

3. AITORTUTAKO PRESTAZIOAREN ORDAINKETA

Prestazio ekonomikoa aitortutakoan, haren ordainketa hilero egingo da hura iraungitzeko legezko kausetakoren bat gertatzen ez den bitartean, eta helburu horretarako eskatutako dokumentazioaren bidez, baldintzak mantendu direla egiaztatzen den bitartean.

Aitorpeneko hasierako aldia hilabete batekoa izango da eta bi hilabeteko aldietan luzatu ahal izango da adingabekoa zaintzeko beharrak irauten duen bitartean. Horretarako, egoera hori egiaztatu beharko da Osasun Publikoko Zerbitzuko edo adingabekoari emandako laguntza medikoaren arduraduna den dagokion autonomia-erkidegoko organoko medikuak egindako aitorpenaren bidez.

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016