Robledanok egina da 1960ko horma-iragarki original hau. Bineta-sail baten bidez, haurrei eragin diezaieketen arrisku zehatzak jasotzen dira, garai hartako komikien estetika baliatuz. Ez dira laneko arriskuak, baizik eta haurrek etxean izan ditzaketenak: botikak ahoratzea, garbiketa-produktuekin kont...
Robledanoren 1960ko kartel honek 35 bineta ditu, zein bere bikotearekin, eta istorioak kontatzeko baliatzen ziren aleluiak imitatzen ditu. Horietan, kamioien, autoen, oinezkoen, semaforoen, bizikleten edo motorren ezbeharrei egiten zaie erreferentzia. Osasuneko eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiek ba...
Erakusketa osoko horma-iragarki bitxienetako bat dugu aurrez aurre. 1960koa da, eta estetikak bestelako gauzak erakusten dizkigu jada. Espainian irekitasun handiagoa sumatzen da dagoeneko. Kartelean, garai hartako estetika duen neska gazte bat ikusten dugu, esamolde estilistikoki desegoki samar bat...
24. HORMA-IRAGARKIA. ATLAS DIESEL ERREMINTAK 1960
60ko hamarkadan gaude jada. Ordukoa da kartel hau, eta galdategi horretako langileek baliatzen dute babes-elementurik, osatugabea izan arren, burdinazko pieza bat leuntzeko eta lixatzeko, hala nola eskularruak, txanoa, betaurrekoak edo petoa. Alabaina, ez daramate aurpegia babesteko ezer.
23. HORMA-IRAGARKIA. ARNASKETA ARTIFIZIALA 1956
Cerrak 1956an izenpeturiko azalpen-kartel honetan, besoen mugimenduak eragindako arnasketa artifiziala nola egin azaltzen da hiru urratsen bidez; ez da oso metodo eraginkorra, inondik ere. Ahoz ahoko bizkortze-metodoa 50eko hamarkadaren hasieratik deskribatu zen Amerikako Estatu Batuetan, baina, iku...
22. HORMA-IRAGARKIA. EZ UKITU, HILTZEKO ARRISKUA 1950
1950eko kartel honek arriskua adierazteko nazioarteko irudirik klasikoena baliatzen du: garezurrarekin batera, «hiltzeko arriskua» irakur dezakegu. Munduko irudirik erreproduzituena izango da ziurrenik, lehen piktograma. Irudia bera ez ezik, haren koloreak eta estetika ere ezagunak dira guztiontzat....
21. HORMA-IRAGARKIA. LANTOKIAN, IBILI ADI ETA BABESTURIK 1950
50eko hamarkadan gaude, eta ikusten dugu langileek dagoeneko baliatzen dituztela babes-neurriren batzuk metal urtua garraiatzean. Eredu emateko kartel baten adibide bikaina da: asmoa ez da gaizki zer egiten den adieraztea, baizik eta ondo nola egiten den gogoraraztea. Peruzek Lan Ministerioarentzat...
20. HORMA-IRAGARKIA. HAU EGITEN BADUZU, EZ ZAIZU HAU GERTATUKO… 1950
Gauzak ahalik eta egokien eginez gero, ez dugu jasango nahi gabeko ondoriorik. Oraingo honetan, Cerrak eskaileratik erori den langile bat irudikatzen du, ez baitio ipini eusteko ziria barrenean, igotzen hasi aurretik. Kartel honetako hondo beltzak iradokitzen digu kontuz ibiltzeak kalteak eragozten...
19. HORMA-IRAGARKIA. HAU EGITEN BADUZU, EZ ZAIZU BESTE HAU GERTATUKO… 1950
Kartel honek argi eta garbi erakusten digu zeinen garrantzitsua den prebenitzea, gerora nahi gabeko ondoriorik ez izateko. Cerra ilustratzaileak irudikatzen du, gauzak ondo eginez gero, ez dela jasaten ondorio txarrik. Esate baterako, gerta liteke soldatzaile batek ikusmena galtzea, ez baditu babest...
Erakusketa osoko kartelik originalenetako bat dugu aurrez aurre. Egileak eskuz margotua da 1950. urteko kartel hau, eta ez inprentan egina. Horma-iragarki pintoreskoenetako bat da, asmakizun bat aurkezten baitu motorzaleei segurtasun handiagoa emateko: burua makurtuta pizten den kasko bat, gainerako...