
Aholkularitza blog-a
Aholkulari agurgarriak, ongi etorri aholkulariaren blogera!
Hemen zu zeu zara protagonista, entzungo dizugulako, ekarpen handia egingo diezaiokezulako Fraternidad-Muprespa Mutualitatean sortu nahi dugun komunitate honi; aholkularirik gabe ez litzateke eta posible izango.
Bestalde, Mutualitateak zuregatik egin dezakeena kontatuko dizugu, egunerokotasunean zuretzat interesgarriak izan daitezkeen eduki espezifikoak eskainiz.
Fraternidad-Muprespa Mutualitateak zure eskura jartzen dizkizun tresna eta baliabide guztiei etekin ateratzea nahi dugu; horretarako, dena bateratzen duen atala sortu dugu, zuretzat ziur interesgarriak izango diren eduki ugarietara eramango zaituen orria.
Ez galdu zaintzen zaituen Fraternidad-Muprespa Mutualitateak zuen eskura jartzen duenespazio berria!
1. Kontatuko dizugu / Entzungo dizugu

KONTATUKO DIZUGU: Mutualitateak zure eskura jartzen duen guztia kontatu nahi dizugu, eta atal honetan jardunaldiei, gertaerei, webinar-ei eta kartelen erakusketei buruzko informazioa aurkituko duzu.
ENTZUNGO DIZUGU: atal honetan zu zara protagonista. Atal honetan honako hauek aurkituko dituzu: sektoreko albiste espezifikoak, artikuluak, podcast-ak, dibulgazio-pilulak, aholkularitzei eskerrak eta aholkulariei elkarrizketak, Gizarte Graduatuen Elkargoetako ordezkariei, unibertsitateko irakasleei, magistratuei eta profesional juridikoei.
2. Lege-eremua

Atal honetan, gaur egungo epai garrantzitsuen datu-base txiki bat aurkituko duzu, kontraste-epai gisa erabiltzeko mota bereko auzietan, batez ere Gizarte Segurantzarekin eta lan-zuzenbidearekin zerikusia duten gaietan.
3. Aholkulariaren Buletina

Ez dugu zure postontzia bete nahi. Horregatik, atal honetan gure buletina aurkituko duzu, hileko eduki garrantzitsuenen hautaketarekin, ezer gal ez dezazun.