2. KARTELA ERAKUSKETAREN SARRERA

Año

 

Fraternidad-Muprespa mutualitateak XX. mendeko Prebentzio Kartelen erakusketa aurkeztu du. 48 lan daude erakusgai, ikusleari lan-arriskuen prebentzioak denboran zehar izan duen ibilbidea hurbilarazteko, langileen osasuna zaintzea eta sendatzen laguntzea baita, gaur egun, Gizarte Segurantzarekin Lankidetzan diharduten Mutualitateei legez ezarri zaizkien funtzioetako bat.

Kartel horiek, 1905. urtetikpasa den mendeko 70eko hamarkadara bitartekoak dira, VECA & MUGO bilduma pribatua osatzen duten 3.500 erreprodukzioetako batzuk dira eta prebentzioaren irudiaren bilakaera erakusten dute, adibide argi eta praktikoekin.

Kartelak zergatik ziren komunikatzeko bide garrantzitsua ulertzeko eta zergatik erabiltzen ziren lan-arriskuen prebentzioa ezagutarazteko, pasa den mendearen hasierako Espainiara egin behar dugu atzera.

Espainian, herritarren erdiak ez zekien ez irakurtzen ez idazten 1900ean. Ehuneko hori %25era murriztu zen 30eko hamarkadan eta %15era, berriz, 50eko eta 60ko hamarkadetan. 60ko hamarkadan, rakurtzen edo idazten ez zekiten hogei urte inguruko gazte askok soldadutzan ikasi ohi zuten.

Kartela informazio-tresna erabilgarria da, hortaz, ohiko komunikabideetarako sarbiderik ez zuen gizartearentzat. Irratia ez zen hedatu Espainian 40ko hamarkadara arte. Telebista, berriz, 60ko hamarkadan iritsi zen, baina toki gehienetan ez zen jarri 70eko hamarkadara arte. Beraz, kartelak ziren komunikatzeko ohiko bideak, oinarrizko ezaugarri batzuekin: testu gutxi eta kolore biziko marrazki oso erakargarriak, ideia bat adierazte aldera, helburu guztiz didaktikoekin.

Irudien edertasuna, mezuaren argitasuna eta sinpletasuna, eszenen eragin bisuala, inprimaketa litografikoaren koloreak eta kalitatea eta egile ezagun asko egoteak, kartel horiek benetako artelan bihurtzen dituzte.

Lan Ministerioa, Osasunaren Zuzendaritza Nagusia, Trafikoaren Zuzendaritza Nagusia eta Laneko Segurtasun eta Higienearen Institutu Nazionala bezalako erakunde publikoak eta Laneko Istripuen Mutualitateak, aseguru-etxeak edo Istripuen Prebentziorako Elkartea bezalako entitateak ziren, bereziki, industria eta nekazaritza sektoreari buruzko kartelak sustatzen zituztenak.

Fraternidad-Muprespa mutualitateak kartel horiek guztiak bildu zituen, lehenengo aldiz, 2016ko Prebentziorako Lehen Astean. Asmoa “prebentzioa kalera ateratzea” zen, gizarteari gerturatze aldera. Gaur egun, dibulgazio-lan honekin jarraitzen dugu, lan-arriskuen prebentzioak izan duen iragana nolakoa izan den jakinda, oraina eta etorkizuna hobeto ezagutuko dugulako.

Erakusketa bisitatzera eta kartel hauetako bakoitzaren azalpena entzutera gomendatzen zaituztegu.

CastellanoEuskaraGalego

Selecciona un idioma para escuchar el audio