Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

FRATERNIDAD MUPRESPAK ETA ASEPEYOK LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE LAGUNTZA BALIABIDEAK PARTEKATZEKO

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideen Zerbitzurako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  16/07/2009

Fraternidad Muprespak eta Asepeyok lankidetza hitzarmena sinatu dute bi mutualitateen bazkide diren 644.000 enpresa baino gehiagoko langileei osasun estaldurarik onena eskaintzeko

Joan den uztailaren 6an Lan eta Immigrazio Ministerioak onartutako hitzarmenari esker, bi entitateek dituzten baliabide propioekin osasun-laguntza ematea lehenetsi ahal izango da, baliabide eta zerbitzuak bateratzearen bidez baliabide publikoen kudeaketa optimizatuz.

Bi mutualitateetan afiliatutako langileek, 3.800.000tik gora direnek, bi entitateek eskaintzen duten osasun prestazioaz gozatzeko aukera izango dute, funtsean hurbiltasun arrazoietan oinarrituta. Horrek laguntza jarduera azken erabiltzailearengana hurbiltzea dakar, erabat osatzea lortzeko, zerbitzu eraginkorragoa eskainiz, baita laneko ezbehar kopuruaren ondoriozko osasun kostuak murrizteko ere.

Hitzarmen hau pixkanaka ezarriko da, eta nazio mailan hedatzen den bi mutualitateen laguntza sare osoan izango du eragina. Bi entitateek 276 instalazio dituzte guztira; laguntza zentroak, ospitaleak eta errehabilitazio zentroak, eta beren langile afiliatuen eskura jarriko dituzte beren laguntza baliabide guztiak: ospitaleko, anbulatorioko eta osatzeko laguntza, laneko istripuengatiko eta lanbide gaixotasunengatiko prestazio medikorako.

Hitzarmen honek Lan eta Immigrazio Ministerioaren nahiari erantzuten dio; hark mutualitateei osasun laguntza beren baliabide propioekin edo beste mutualitate batzuekiko hitzarmenen bidez ematea lehenesteko eskatzen die.


FRATERNIDAD MUTUALITATEKO ZENTROEN SAREA

LANKIDETZA AKORDIOA MUTUA UNIVERSAL-REKIN

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir