Canales RSS de Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespak RSS kanalak

Eman ezazu izena Fraternidad-Muprespak eskaintzen dituen kanaletan, eta jaso itzazu denbora errealean gure Web orrialde instituzionaleko berritasun eta aldaketak, zer aldatu den bilatu beharrik gabe. Gai hauei buruzko berritasun guztiak jasoko dituzu era errazean: edukiak, dokumentazioa, izapideak gauzatzeko formularioak edo berriak.

Sakatu izena eman nahi duzun RSS kanalaren lotura, interesatzen zaizun informazioaren arabera. Hurrengo leihoan izena emateko era desberdinak agertuko zaizkizu; aukera ezazu informazioa jasotzeko erabili nahi duzun aplikazioa edo gehitu URL helbidea RSS programa irakurlean.

Zertarako erabiltzen dira RSSak?

Imajina dezagun momentu batez “Lan istripu eta lanbide gaixotasunen kotizaziorako prima ofizialaren tarifa” aldatu egingo dela eta hau noiz gertatu zain gaudela, aldaketa hau edozein momentutan ofiziala izango dela badakigu. Normalean, honen berri izateko web orrialdetik nabigatu beharko genuke arautegi berria ezarri den ziurtatzeko. Fraternidad Mupresparen Web orrialde instituzionalak dakarren RSS zerbitzu berriari esker, saguaren klik pare batez, bilaketetan denbora galdu gabe, eta izen emate formulariorik bete beharrik gabe, Fraternidad Mupresparen webguneak sortzen duen informazioak automatikoki bidaiatuko du zure ordenagailura.

Nola eman izena?

Izena ematearen prozesua aldatuko da zuk erabiltzen duzun nabigatzailea edo aplikazioaren arabera. Aukera ezazu erabiliko duzun aplikazioa, izena emateaz informazio gehiago nahi izanez gero: