Rediseño-Recordatorio-#F.html

Fraternidad-Muprespak RSS kanalak

Fraternidad-Muprespa mutualitateko webgunean erabiltzen dugun datu-formatua da RSS , gure harpidedunei albiste eta eduki guztiak zabalduko direla jakinarazteko. Horiei guztiei aukera ematen die atarian egindako aldaketen berri izateko, nabigatzailerik gabe, RSS eduki horiek irakurtzeko berariazko  softwarea erabiliz. Halaber, web nabigatzailea erabiltzeko aukera dago,  argitaratutako RSS edukiak ikusteko.

Harpidetu Fraternidad-Muprespa mutualitateak eskaintzen dituen kanaletan, eta jaso itzazu denbora errealean webgune instituzionaleko berriak eta aldaketak, zer aldatu den bilatu beharrik gabe. Gai hauei buruzko berri guztiak jasoko dituzu era errazean: edukiak, dokumentazioa, izapideak gauzatzeko inprimakiak edo berriak.

Zertarako erabiltzen dira RSSak?

Imajina dezagun momentu batez “Lan istripu eta lanbide gaixotasunen kotizaziorako prima ofizialaren tarifa” aldatu egingo dela eta hau noiz gertatu zain gaudela, aldaketa hau edozein momentutan ofiziala izango dela badakigu. Normalean, honen berri izateko web orrialdetik nabigatu beharko genuke arautegi berria ezarri den ziurtatzeko. Fraternidad-Muprespa mutualitatearen webgune instituzionalak dakarren RSS zerbitzu berriari esker, saguaren klik pare batez, bilaketetan denbora galdu gabe, eta izen emateko inprimakirik bete beharrik gabe, Fraternidad-Muprespa mutualitatearen webguneak sortzen duen informazioak automatikoki bidaiatuko du zure ordenagailura.

Nola harpidetu Fraternidad-Muprespa mutualitateko RSS kanalean?

Fraternidad-Muprespa mutualitateko RSS feed-erako esteka

FM - Eduki Orokorrak: https://www.fraternidad.com/rss.xml?id_Canal=0&Idioma=0

¿Erabilgarria izan al zaizu eduki hau?
(reset)
¡Mila esker zure botoagatik!

Puntuak: -1