Nola izapidetu behar da laneko gaixotasuna?

OTAS 1/2007 horren barruan ondorengo betebeharrak zehazten dira:

  • Laneko gertakizunen babesa bere gain hartzen duen Gizarte Segurantzako laneko istripuen (LI) eta laneko gaixotasunen (LG) mutuak laneko gaixotasuna gauzatzeko eta tramitatzeko betebeharra izango du. Partearen hasierako komunikazioa laneko gaixotasuna diagnostikatu duten datatik hurrengo 10 astegunetan burutu beharko dute.
  • Laneko gertakizunagatik estaldura duten enpresek edo bere kontura aritzen diren langileek, bere esku dagoen eta parte hori egiteko eska diezaieketen informazioa eman beharko diote mutuari. Informazio hori mutuara igorri beharko dute laneko gaixotasunaren partearen hasierako komunikaziotik 5 laneguneko epean.
  • Laneko gertakizunetako kudeaketan laguntzaile diren enpresetako mediku zerbitzuek (Autoaseguratzaileak) hiru lanegunetako epean bere langileen laneko gaixotasunen berri eman beharko diote dagokion mutuari. Halaber, bere esku dagoen informazioa eta partea gauzatzeko eska diezaioketena eman beharko diote mutuari. Informazio hori mutuara igorri beharko dute laneko gaixotasunaren partearen hasierako komunikaziotik 5 laneguneko epean.
Tramite Enfermedad Profesional

Arau horietan zehaztuta dauden izapide guztiak gauzatu ahal izateko mutuara igorri beharreko informazioa, ondorengoa da:

  • Mutuarekin laneko gertakizunengatik estaldura duten enpresak edo bere kontura lan egiten duten langileak.
    • Informazioa era elektroniko bidez bidali (ZERBITZU BERRIA)
    • Enpresak eman beharreko datuak
  • Laneko gertakizunen kudeaketan laguntzaileak (Autoaseguratzaileak)
    • Informazioa era elektroniko bidez bidali (ZERBITZU BERRIA)
    • Mediku zerbitzuek eman beharreko datuak
    • Enpresak eman beharreko datuak

Empresas que dispongan de cobertura por Contingencias Profesionales con la Mutua.

Empresas Colaboradoras en la gestión de las Contingencias Profesionales - Autoaseguradora -

¿Te ha resultado útil?