Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

BEREGAINEKO LANGILEEN EDO AUTONOMOEN KOTIZAZIO-PRIMEN KALKULATZAILEA

Honako aplikazioak norberak era autonomoan Gizarte Segurantzako kotizazioaren prima kalkulatzea ahalbidetzen du, Langile Autonomoen Erregimen Bereziari (RETA) eta Nekazaritzako Beren Konturako Langileen Sistema Bereziari (SETA) dagozkien kontingentzia arruntak, kontingentzia profesionalak eta jarduera etetea (CATA) estaltzeko. Xehetasun gehiago ezagutzeko, sakatu hemen

Norberaren egoeraren arabera, kotizazio-oinarri bat aukeratu beharko da urtero Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak ezarritako gutxieneko eta gehienekoaren artean. Honako hauek dira 2016rako oinarriak: Gutxieneko arrunta (893,10 € hilean) eta Gehienekoa (3.642,00 € hilean).

Idatzi duzun daturen bat ez da zuzena edo nahitaezko daturen bat falta da. Berrikusi gorriz markatutako eremuak.

Prestazioak jaso ahal izateko beharrezkoa da gutxienez 12 hilabetez kotizatu izana; epe horrek jarraitua eta jarduera eten izanaren egoeraren aurrekoa izan beharko du.

Idatzi duzun daturen bat ez da zuzena edo nahitaezko daturen bat falta da. Berrikusi gorriz markatutako eremuak.

Zure EJSN kodea honakoa da - . Zure oinarri arautzailea honakoa da €

Oharrak:

Aldi berean besteren kontura lanean aritu diren eta hori dela eta 2015ean jarduera-aniztasun erregimenean kontingentzia arruntengatik kotizatu duten, eta enpresaren ekarpenak, Erregimen Orokorrean langileari dagozkion ekarpenak zein Erregimen Berezikoak kontuan izanik, 12.245,98 euro edo gehiago kotizatu duten langile autonomoek, ordaindutako kotizazioen %50eko itzulketa jasotzeko eskubidea izango dute, baldin eta ordaindutako kotizazioek aipatutako zenbatekoa gainditzen badute; Erregimen Berezian sartutako kuoten %50eko muga egongo da, kontingentzia arrunten kotizazioak duen nahitaezko estaldura dela eta.

Langile Autonomoen Erregimen Berezian dauden eta salmenta ibiltariak edo etxez etxeko salmentak burutzen dituzten lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileek ordaindu beharreko kuota %50 murrizteko eskubidea izango dute 2016an, abenduaren 23ko 2/2008 Legearen, 2009rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoaren, 120.4.8. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

Murrizketa hori eskuratzeko eskubidea izango dute, era berean, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera beren jarduerari ekin dioten eta aipatutako Erregimen Berezian sartu diren salmenta ibiltariak edo etxez etxeko salmentak burutzen dituzten lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileek.

Aplikazioan agertzen diren kalkuluak orientagarriak baino ez dira.

Informazio gehiago hemen

subir