Gizarte Segurantza

Gizarte Segurantza gizarteek eta beren estatuek banakoei eta familiei ematen dieten babes-sistema bat da, laguntza medikoa jasotzeko aukera ziurtatzeko eta prestazio ekonomikoak bermatzeko, bereziki, zahartzaroan edo erretiroan, langabezian, gaixotasun arruntean, baliaezintasunean, lan-istripuan, lanbide-gaixotasunean, amatasunean, alarguntasunean edo etxeetako diru-sarrera ekonomikoak galtzean.

Oinarrizko eskubide bat da, Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 22. artikuluak aitortua.