37. HORMA-IRAGARKIA. KASKOAK ISTRIPUA SAIHESTEN DU 1965
Laneko Medikuntza eta Segurtasuneko Institutu Nazionalaren kartelekin jarraituz, 1965eko horma-iragarki honek kaskoa erabiltzea gomendatzen du, eskuineko aldean ageri denaren tankerako istripuak saihesteko. Umore-tonuan eta testu labur eta errazen bidez adierazita egon arren, ez dira oso atseginak k...
36. HORMA-IRAGARKIA. ALDAMIOTIK BEHERA ERORTZEA 1965
Callejok 1965ean sinaturiko kartel honetan, adierazten da ondorio larriak izan daitezkeela laneko arriskuen prebentziorako jarraibideak arin hartuz gero. Lehen planoan, aldamio bat ageri da, pisu gehiegi izateagatik apurtuta, eta langileetako bat erori egiten da. Behealdean, ospitale bat ikusten dug...
35. HORMA-IRAGARKIA. PESTIZIDAK ERABILTZEKO SEGURTASUN-ARAU OROKORRAK 1965
Pestizidak erabiltzeko segurtasunari buruzko 13 aholkuko saila: produktu toxikoak, garbitasun-premia, intsektizidekin kontuz ibili beharra, eta abar. Kartel pedagogikoen beste adibide bat da: komiki-marrazkien bidez, segurtasunari eta higieneari buruzko informazioa zabaltzen du. Cerrak egin zuen 196...
34. HORMA-IRAGARKIA. MANIKI IKUSEZINA, BABESTU ZEURE BURUA 1963
Laneko Medikuntza eta Segurtasuneko Institutu Nazionalak laneko arroparen eta norbera babesteko ekipamenduen erabilera zuzena bultzatu nahi zuen Callejoren 1963ko horma-iragarki honekin. Maniki ikusezin bat ageri da, kaskoa, botak, betaurrekoak, maskara, kurrikak eta babesteko beste hainbat elementu...
33. HORMA-IRAGARKIA. KONTROLATU MAKINA (TRAKTOREA) 1963
Industriak baino aurrerapen txikiagoa izan arren, nekazaritzak ere bizi izan zuen garapen-prozesu bat, batez ere makinen presentzia handiagoak eraginda. Lan-errendimendua izugarri areagotu zenez, ugaritu egin ziren lan-istripuak ere. Eta horixe erakusten du obra honek: ez dela fidatu behar; izan ere...
Kartel honek berriro dakarkigu nekazaritza-istripuaren gaia; oraingoan, modu atsegin eta lausoan, baina grafikoki azaltzen saiatzen da zauritu egin ditzakegula gorputz-adarrak, behar adinako tentuz jokatu ezean. Santosen 1963ko litografia bat da, distira-iztukatuan egina.
31. HORMA-IRAGARKIA. TETANOSAREN PREBENTZIOA 1963
Tetanosari buruz atentzioa emateko kartel bat; izan ere, garai hartan gerta zitekeen hiltzea, zauriak simaurrarekin kontaktuan egonez gero. Baina baita gaur egun ere, ez baita pentsatu behar tetanosa desagertuta dagoenik. Kartel hau 1963koa da: pedagogia handia egin behar zen oinarrizko higiene-arau...
30. HORMA-IRAGARKIA. EZ ERRE LASTATEGIAREN ALBOAN 1963
Zigarro bat, pospolo bat, lasto-meta bat eta arazo larri bat. 1963ko horma-iragarki honen xedea zen kontzientzia piztea lastategiaren ondoan ez erretzeko, nabarmena baino nabarmenagoa baita arriskua. Nekazariei zuzendua da, eta, gaur oinarrizkoa dirudien arren, garai hartan behin eta berriz errepika...
29. HORMA-IRAGARKIA. PRODUKTU KIMIKOAK BOTILETAN 1962
Cerrak 1962an egin zuen kartel hau. Haren bidez, azpimarratu nahi da garrantzitsua dela produktu guztien etiketak ondo irakurtzea, eta botilak ez direla bete behar sekula beste produkturen batekin. Kasu honetan, anis-botila bat likido toxiko batekin bete da, hala adierazten baitu garezur bat marrazt...
28. HORMA-IRAGARKIA. KONTUZ POSPOLOEKIN 1962
Kartel honek ohartarazten du arrisku handia dagoela sute bat eragiteko deskuidu baten erruz. Langile baten arduragabekeriaren ondorioz, fabrika sutan dago. Aukeratutako koloreek (gorria eta laranja) areagotu egiten dute irudiak transmititzen duen arriskugarritasun-ideia, zeina testu idatziarekin ind...