Prestación por cese de actividad

Jarduera amaitzeagatiko babesa

Babesaren helburua

Langile Autonomoen Jardueraren Eteteagatik babesa (aurrerantzean CATA babesa) Gizarte Segurantzaren sistemaren ekintza babeslearen parte da, eta derrigorrezkoa delarik, bere helburua da langile autonomoa babestea jarduera erabat eteten duenean (aldi baterako nahiz behin betiko), baldin eta jarduera horrek erregimen berezian alta eragin bazuen, dirua irabazteko jarduera ekonomikoan edo lan-jardueran aritu nahi badu eta ezin badu.


Babes hori aurrera pauso bat da soldatapeko langileei ematen zaien babes-mailarekiko ekitatea lortzeko proiektuan.

Pertsona babestuak

Norbere Konturako edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian sartuta dauden langileak, Nekazaritzako Norbere Konturako Langileak, Ekonomikoki Menpekoak diren Langile autonomoak, eta Itsasoko Langileen Erregimen Berezian sartuta dauden Norbere Konturako langileak edo antzeko Armadoreak, 2019ko urtarrilaren 1ean hasi zutenak derrigorrezko langile autonomoen jarduera eteteagatiko babesaren kotizazioa.

Ekintza babeslea

Jarduera eteteagatik jasotzen duten babes-sistemak prestazio hauek eskaintzen ditu:

  • Jarduera eten aurreko jarraikako 12 hilabetetan kotizatutako batez besteko oinarri arautzailearen %70a izango da prestazioaren zenbatekoa. Autonomoak bere ardurapean dituen seme-alaba kopuruaren arabera, CATA prestazioaren gutxieneko zenbatekoak (Eragin Anitzeko Errenta Adierazle Publikoaren Garapenaren -IPREM- %80|107) eta gehiengoak (IPREMaren %175|200|225) ezarriko dira.
    Itsasoko Langileen Erregimen Berezian, Oinarri arautzailea kalkulatzeko, kontingentzia horregatik ordaindutako kotizazio-oinarri osoa erabiliko da, kotizazioko koefiziente zuzentzaileak aplikatu gabe. Halaber, erakunde eskudunak onetsitako derrigorrezko debekualdiak ez dira aintzat hartuko Jarduera Eten izanaren legezko egoera aurreko jarraikako 12 hilabeteko epea zenbatzean, baldin eta debekualdi horietan jarduera eteteagatik prestazioa jaso ez bada.
  • Gizarte Segurantzako kotizazioa, kontingentzia arruntengatik, dagokion erregimenari ordaintzea.
  • Autonomo onuradunen prestakuntza, lanbide-orientazio eta jarduera ekintzailearen sustapenerako neurriak.
    Lehenengo bi prestazioak organo kudeatzaileek egingo dituzte, eta hirugarrena, berriz, Estatuko Enplegurako Zerbitzu Publikoak (SPEE) edo Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM).
    Iraupena: CATA prestazioak jarduera legez eten baino 48 hilabete lehenago egindako kotizazio-aldien arabera iraungo du (jarduera amaitu aurreko berehalako 12 hilabete jarraitu izan behar dira gutxienez), hurrengo eskalari jarraiki:

 

 

Kotizazio epea (CATAri egindako kotizazio-hilabete kopurua)

 

12-17

18-23

24-29

30-35

36-42

43-47

+ de 48

Prestazioaren iraupena

4 hilabete

6 hilabete

8 hilabete

10 hilabete

12 hilabete

16 hilabete

24 hilabete

 

Jarduera Eteteagatiko prestazioa izateko eskubidea dutenek, gutxienez sei hilabeteko prestazioa jasotzeke dutela egiaztatzen badute, prestazioaren zenbatekoa ordainketa bakar batean jaso ahal izango dute, baldin eta autonomo laneko jarduera bat burutuko dutela frogatzen badute edota zenbatekoaren % 100 merkataritza-erakunde bateko (berria edo gehienez ere ekarpena egin aurreko 12 hilabeteko epean eratu dena) kapital sozialera ekarpena egitera bideratzen badute. Azken kasu horretan, ezinbestekoa izango da erakundearen kontrola izatea eta bertan laneko jarduera bat egitea, norbere konturako langile bezala.
Mutualitateak eskubidea onartzen duenean, dagokion prestazio ekonomikoa jasotzen hasiko da, langileari zegokion erregimen berezian baja dataren hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Baldintzak

CATA babesa lortzeko, autonomoek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Besteren edo norbere konturako jarduerarik ez izatea, nahiz eta horrek ez dakarren derrigorrezko autonomoen erregimenean sartzea.
  • Jarduera eten aurretiko berehalako unean:
    • Afiliatuta eta alta egoeran egotea.
    • Dagokion Erregimen Berezian gertakizun profesionalak estalita izatea.
  • Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan egunean egotea gertaera eragilearen datan.
  • Jarduera eteteagatik Erregimen Berezian baja eskatuta izatea.
  • Gutxienez 18 hilabete igaro izana CATA babesaren azken aitorpenetik.
  • Jarduera legez eten aurreko berehalako 12 hilabete jarraituetan gutxienez kotizatuta izatea, jarduera eteteagatiko estalduragatik.
  • Gizarte Segurantzako prestaziorik edo pentsiorik jasotzen ez egotea, CATA babesa eskatzeko bidea emandako lanarekin horiek baliokideak badira salbu.
  • Erretirorako kontribuzio-pentsiorako eskubidea izateko adin arrunta ez izatea, langileak gutxieneko kotizazio-aldia egiaztatu ez badu izan ezik.
  • Establezimendu publikoa denean, hura itxi beharko da sorospena jasotzen den bitartean, edota beste norbaiti laga. Halere, establezimendua dagoen higiezinaren titular den autonomoak higiezina erabili ahal izango du, bere eskubideen arabera, baldin eta horrek langile autonomoak etendako jarduera ekonomikoan jarraitzea ez badakar.
  • Baldin eta norbere kontura lan egiten duen langileak edo autonomoak langile bat edo gehiago balu bere kargura, bere soldatapekoen bermeak, betebeharrak eta prozedurak lan-araudiaren arabera bete izan beharko ditu.
  • Jarduera legez etetea eta libre dagoela egiaztatzea lan-merkatura berriz ere sartzeko, prestakuntzarako, lanbide-orientaziorako eta jarduera ekintzailea sustatzeko jarduerak eginez Enplegu Publikoaren Zerbitzuaren bidez, edo hala badagokio, Itsasoko Gizarte Institutuaren bidez.

Jarduera amaitzeko legezko egoerak

Jarduera legez amaitu izanaren egoeran egongo dira, euren borondatearen aurka, arrazoi hauengatik jarduera guztiz amaitu duten autonomoak:

Egoera orokorrak

  • Jarduerarekin jarraitzea galarazten zioten arrazoi ekonomikoak, teknikoak, ekoizpenekoak edo antolakuntzakoak:
    • Galera ekonomikoak: Urte osoko jardueratik eratorritako galerak, epe horretan berean lortutako etekinen ehuneko 10etik gorakoak, jardueraren lehen urtea kenduta.
    • Betearazpenak eta konkurtsoak: Erakunde betearazleek onartutako zorrak kobratzera daramaten betearazpen judizialak edo administratiboak, gutxienez berehalako aurreko ekitaldi ekonomikoko sarreren ehuneko 30a dakartenak.
    • Jarduerarekin jarraitzea saihesten duen konkurtso judizialaren aitorpena, uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen terminoetan.
  • Lizentzia administratiboa galtzea, baldin eta hura jarduera ekonomikoa edo laneko jarduera burutzeko ezinbestekoa bada eta arau-hauste penalen bat egiteagatik kendu ez bada.
  • Ezinbestean jarduera uztea, aldi baterako edo behin betiko.
  • Genero indarkeriagatik jarduera amaitzea, aldi baterako edo behin betiko.
  • Dibortzioa eta ezkontideen banatze-hitzarmena, baldin eta ezkontide dibortziatu eta bananduak familia-laguntzako funtzioak betetzen baditu bere ezkontidearen edo banandu den pertsonaren negozioan.
  • Familia-laguntzako funtzioak betetzen zituen negozioaren ezkontide titularraren heriotza, ezgaitasuna edo erretiroa.

Egoera bereziak

Ekonomikoki menpeko den langile autonomoa edo ekonomikoki menpekotzat jotzen ez diren langile autonomoak, baldin eta beren jarduerak jarraian aipatzen diren arauetan ezarritakoa betetzen badu: uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 11. artikulua, Langile Autonomoaren Estatutua onesten duena; eta otsailaren 23ko 197/2009 Errege Dekretuaren 2. artikulua, Langile Autonomoaren Estatutua garatzen duena ekonomikoki menpekoak diren langile autonomoei dagokienez.

  • Kontratu, obra edo zerbitzuaren iraupena amaitzea.
  • Bezeroak kontratua modu larrian ez betetzea.
  • Bezeroaren kontratu-harremana desegitea justifikazioarekin.
  • Bezeroaren kontratu-harremana desegitea justifikaziorik gabe.
  • Bezeroaren heriotza, ezgaitasuna edo erretiroa.

Ez dira eteteko legezko egoeratzat joko ekonomikoki mendekoak diren langile autonomoak, bezeroarekin harremana amaitu eta jarduera amaitzeagatik prestazioa jasotzean, bezero berarekin urte beteko epean (prestazioa jasotzeari amaitu zen momentutik kontatzen hasita) kontratua egiten duenean.

Lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileak

  • Kooperatiban egiten zen jarduera etetea, bidegabe kaleratzeagatik.
  • Zergati ekonomikoengatik, teknikoengatik, produktiboengatik, antolakuntza zergatiengatik edo ezinbestean jarduera etetea.
  • Kooperatiban egiten zen jarduera etetea, iraupen mugatuko kide-lotura amaitzeagatik.
  • Bazkide langile emakumeen aurkako genero indarkeriagatik.
  • Probaldian lan-prestazioa etetea.

Ez da eteteko legezko egoeratzat joko elkarlaneko kooperatibetako bazkide langilea –edo horretarako hautagaia-, lan-prestazioa behin betiko amaitu ostean, eta beraz, baita kooperatibako jarduera ere, eta CATA babesa jaso duena, sozietate kooperatibo berdinean sartzen denean urtebeteko epean, prestazioa iraungi zen momentutik zenbatzen hasita.

Langile autonomoak kapital sozietateko kide izateagatik.

Sozietateko kontseilari edo administrari izanik edo sozietateari zerbitzua ematen diotelarik kargua uztera behartuta dauden pertsonak, sozietateak urte osoko irabazien ehuneko 10etik gorako galerak izan baditu, jardueraren lehen urtea kontuan hartu gabe; edota beren ondare garbia murriztu badute, kapital sozialaren bi heren baino gutxiagokoa izanik.

Langile autonomoak, horiek baterako lanbide jardueran aritzen direnean

  • Zergati ekonomikoengatik, teknikoengatik, produktiboengatik edo antolakuntza zergatiengatik.
  • Lizentzia administratiboa galtzea, baldin eta hura jarduera ekonomikoa edo laneko jarduera burutzeko ezinbestekoa bada eta arau-hauste penalen bat egiteagatik kendu ez bada.
  • Ezinbestean jarduera uztea, aldi baterako edo behin betiko.
  • Genero indarkeriagatik jarduera amaitzea, aldi baterako edo behin betiko.
  • Dibortzioa eta ezkontideen banatze-hitzarmena, baldin eta ezkontide dibortziatu eta bananduak familia-laguntzako funtzioak betetzen baditu bere ezkontidearen edo banandu den pertsonaren negozioan.

Ez da eteteko legezko egoeratzat joko beste batzuekin batera lan-jarduera egiten zuten langile autonomoek, jarduera amaitu eta CATA babesa jaso ostean, entitate berean lan-jarduerari berriz ekiten diotenean urte beteko epean, prestazioa iraungi zen momentutik kontatzen hasita.

Aukera eskubidea

CATA babeserako eskubidea eten egingo da kasu hauetan:

  • Zehaztutako arau-hauste arin edo larriagatik ezartzen zaion zigorragatik dagokion aldian.
  • Askatasuna kentzea eragiten dion kondena betetzen duen aldian.
  • Norbere kontura eta soldatapean 12 hilabete baino gutxiagoz lan egiten duen aldian.
  • Atzerrira bizitzera joatean, 12 hilabete baino gutxiagorako, lana bilatu edo lan egiteko, lana perfekzionatzeko edo nazioarteko lankidetzan aritzeko. Era berean, CATA babesa izateko eskubidea eten egingo da aldi baterako atzerrira joatean (gehienez urtean behin) 30 egun natural baino gutxiagorako eta baldin eta Mutualitateari aurrez jakinarazi eta honek baimena eman badio.

Aipatu betekizunak betetzen ez badira babesa jasotzeko eskubidea etengo da.
Eskubidea etetean CATA prestazioa eta kotizazioa etengo da, hileko osoetan, jasotzeko aldian eraginik izan gabe, zigorraren kasuan izan ezik; azken kasuan, jasotzeko aldia zigorrean ezartzen den horretara murriztuko da.

Etetea

CATA babeserako eskubidea eten egingo da kasu hauetan:

  • Zehaztutako arau-hauste arin edo larriagatik ezartzen zaion zigorragatik dagokion aldian.
  • Askatasuna kentzea eragiten dion kondena betetzen duen aldian.
  • Norbere kontura eta soldatapean 12 hilabete baino gutxiagoz lan egiten duen aldian.
  • Atzerrira bizitzera joatean, 12 hilabete baino gutxiagorako, lana bilatu edo lan egiteko, lana perfekzionatzeko edo nazioarteko lankidetzan aritzeko. Era berean, CATA babesa izateko eskubidea eten egingo da aldi baterako atzerrira joatean (gehienez urtean behin) 30 egun natural baino gutxiagorako eta baldin eta Mutualitateari aurrez jakinarazi eta honek baimena eman badio.

Aipatu betekizunak betetzen ez badira babesa jasotzeko eskubidea etengo da.

Eskubidea etetean CATA prestazioa eta kotizazioa etengo da, hileko osoetan, jasotzeko aldian eraginik izan gabe, zigorraren kasuan izan ezik; azken kasuan, jasotzeko aldia zigorrean ezartzen den horretara murriztuko da.

Iraungitzea

CATA prestazio eta kotizaziorako eskubidea iraungi egingo da:

  • PPrestazio-iraupenaren epea amaitzen denean.
  • LISOS legean ezarritako baldintzetan zigorrak ezartzen direnean.
  • Norbere konturako edo soldatapean lan bat egiten denean 12 hilabete edo gehiagoz, baldin eta lan horrek CATA babeserako beste eskubide bat sortzen badu autonomo gisa.
  • Erretirorako adin arrunta betetzen denean, kontribuzio-erretiroaren pentsioa lortzeko baldintzak betetzen ez badira izan ezik.
  • Erretiro edo aldi baterako ezgaitasun pentsioa aitortzen denean, 12. artikuluko bigarren atalean ezarritakoari kalterik egin gabe.
  • Atzerrira bizitzera joatean, Europar Batasuneko arauei jarraiki prestazioak eten edo esportazioa aplikatu behar denean izan ezik.
  • Eskubideari borondatez uko egiten denean.
  • Autonomoaren heriotzagatik.

Bateraezintasunak

CATA prestazioa jasotzea ez da bateragarria soldatapean edo norbere kontura lan egitearekin; lan egiteko ez da derrigorrezkoa Erregimen Bereziren batean egotea.

Era berean, bateraezina da, batetik, izaera ekonomikoko pentsio edo prestazioak jasotzearekin, CATA babesa lortu zen lanarekin bateragarriak balira izan ezik, eta bestetik, hainbat kolektibotarako sektore-araudiak ezartzen dituen jarduera amaitzeko sustapen-neurriekin, edo Estatuak etorkizunean arautu ditzakeen horiekin.

Itsasoko Langileen Erregimen Berezian dauden autonomoei dagokienez, jarduera amaitzeagatiko prestazioa ez da bateragarria izango ontziteria geldiarazteagatiko laguntzak jasotzearekin.

Arestian aipatutako bateraezintasunez gainera, kasu hauekin ere ez da bateragarria izango CATA prestazioa:

  • Kontribuzio-mailako langabezia-prestazioekin, subsidioekin, nekazaritza-errentarekin eta laneratzearen errenta aktiboarekin.
  • Ordaintzen diren ikerketa- edo lankidetza-jarduerekin.
  • Kargu publikoetarako, sindikatu karguetarako edo Administrazio Kargu Altuetarako hautatu edo izendatzean egiten den ordaindutako lanarekin.
  • Jarduera amaitzeagatik jasotzeari utzi zaion errentaren ordez, izaera publikoko diru-laguntzak jasotzeko eskubidea dakarren beste edozein egoerarekin.

Bateragarritasunak

Jarduera amaitzeagatiko babesa bateragarria izango da kasu hauekin:

  • Gizarte Segurantzak emandako izaera ekonomikoko pentsio edo prestazioekin, CATA babesa sortu zuen lan autonomoarekin bateragarri badira, eta kargupean duen seme-alabagatik Gizarte Segurantzak emandako prestazioekin.
  • Lanbide heziketako ikastaroak egiteko beka edo laguntzekin.
  • Bezeroaren pean dagoen langile autonomoak jasotzen duen kalte-ordainarekin.
  • Norbere kontura eta merkataritza-helbururik gabe familiarteko baratzetan auto-kontsumorako egindako nekazaritza-lanekin, baita nekazaritza lurrak nekazaritza- eta ingurumen-baldintza onetan egoteko Europar Batasuneko araudian ezartzen diren mantenu-lanekin [araudia garatzeko dago].

Jurisdikzio eskuduna

Ordena sozialeko jurisdikzio-organoek izango dute eskumena ezagutzeko jarduera amaitzeagatik prestazioak aitortzeari, eteteari edo iraungitzeari buruz organo kudeatzaileak hartzen dituen erabakiak.

Erakunde kudeatzaileak ebatzi aurretik erreklamazioa aurkezten den kasuan, Gizarte Segurantzarekin lankidetzan aritzen diren mutualitateek, langile autonomoen elkarte ordezkariek eta Gizarte Segurantzaren administrazioak osatutako eta ordezkaturiko batzorde paritario batek ebazpenarekiko txosten loteslea igorriko du (aplikatzeke).

Demanda ezartzeko beharrezkoa izango da interesdunek aurrez erreklamazio bat jartzea organo kudeatzailearen aurrean.

Nork kudeatzen du prestazioa?

Langile autonomoak laneko kontingentziak estaltzeko hitzartuta duen Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen Mutualitatea prestazio berri hau.

Baldin eta langile autonomoari laneko kontingentziak GSINak edo Itsasoko Institutu Sozialak estaltzen badizkio, CATA babesa Estatuko Enplegurako Zerbitzu Publikoak kudeatuko dio.

Noiz aukeratu behar da kontingentzia hay estaltzea?

Langile autonomoen prestazioen estaldura derrigorrezkoa da langile autonomoentzat 2019ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zenetik abenduaren 20ko 28/2018 Errege Lege Dekretua, pentsioen balioa handitzekoa eta gizarte, lan eta enplegu alorrean bestelako neurri larriena.

Jarduera eteteagatik gertakizunaren estaldura ez da derrigorrezkoa izango, Sistema Publikoaren osagarria den kooperatiba-arteko gizarte prestazioen sistema duten langile autonomoen Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziaren barne dauden bazkideen kasuan.

Zenbat balio du kontingentzia hau estaltzeak?

2019an, jarduera eteteagatiko babesari dagokion kotizazio-tasa % 0,7 koa izan da (autonomoaren kotizazio-oinarriari aplikagarria). Jarduera eteteagatik babes-sisteman barne hartzen diren langile autonomoei portzentajezko 0,5 puntu murriztuko zaie gertakizun arruntengatiko aldi baterako ezintasuneko estalduraren kotizazioan.
Dena dela, jarduera eteteagatiko babesari dagokion kotizazio-tasa urtero ezarriko da Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean.