FMren Berdintasun Plana

2010eko abenduaren 22an, Fraternidad-Muprespak Berdintasun Plana sinatu zuen, 2011-2013 aldirako emakume eta gizonen arteko berdintasunerako jarduera-esparrua eratzen duena.

Genero berdintasunari loturiko helburuak lortzeko, estrategia hauek proposatzen ditu planak:

  • Aukera berdintasuna: Zuzenean eta berariaz, baita ekintza positiboaren bidez ere, berdintasun printzipioa bermatzeko egon daitezkeen oztopoak ezabatzen lagun dezaketen neurriak ezartzean datza.
  • Zeharkakotasuna: Entitatearen edozein politika diseinatu eta gauzatzerakoan genero ikuspegia barne hartzean eta erakunde osoak parte hartzean datza.
  • Ahalduntzea: Emakumeek enpresaren barruan autonomia izatea eta bertan duten posizioa indartzea sustatzen duten neurriak hartzean datza.

Egoera eta 3/2007 Legean adierazitako gaiak aztertu ondoren ateratako ondorioak ikusita, hobekuntza arlo hauek lehenetsi dira:

  • Lanerako sarbidea: hautaketa-kontratazioa
  • Lanbide sailkapen sistema eta soldata politikari dagokion sistema
  • Lanbide garapena eta sustapena
  • Bateratzea eta erantzukidetasuna
  • Laneko jazarpenaren eta genero indarkeriaren prebentzioa
  • Prestakuntza ekintzak
  • Berdintasunaren inguruko sentsibilizazioa
¿Te ha resultado útil?
Vote down!

Puntuak: -1

You voted ‘down’