Karbono-aztarna

Erakunde baten karbono-aztarnatzat hartzen ditugu erakunde horrek garatzen duen jardueraren bidez zuzenean edo zeharka isuritako berotegi-efektuko gas guztiak. Berotegi-efektua da berotze globalaren eta klima-aldaketaren arrazoia. Karbono-aztarna ISO 14064-1:2006 arauaren arabera kalkulatu eta egiazta daiteke. Ikuskaritza independenteen bidez egiaztatzen da.