Fraternidad-Muprespa Habana ospitalean izango da Health It 2019 jardunaldia

Ekitaldiak
Autor
Fraternidad-Muprespa
Población
Madrid

Munduko ospitale jasangarri eta digitalizatuenetako batean antolatu zen osasun-sektoreko teknologia berrien bilakaera eta eraldaketari buruzko jardunaldia, Fraternidad-Muprespa Habana ospitalean, hain zuzen ere.

Fernando Muñozek bideratu zuen ekitaldia, IDG Research-eko zuzendari eta CIO Executive Council España-ko zuzendariordeak.

Fraternidad-Muprespako zuzendari kudeatzaile Carlos Arandak egin zuen ongietorria; ospitalea aurkezteaz gain, munduko zentrorik jasangarrienetakoa dela aipatu zuen, LEED HEALTCARE PLATINUM ziurtagiria baitu ospitaleak. Mutualitateak egindako apustuari esker, gainera, energiaren % 43 aurrezten dela azpimarratu zuen Arandak.

Ondoren, bi mundu daudela azaldu zuten principal analyst Fernando Maldonadok eta IDG Research-eko principal analyst Alberto Bellék. Haien iritziz, osasun analogikoaren eta digitalaren munduak daude, eta bat egin behar dute biok. Nabarmendu zuten, halaber, “sistema dela lan-ingurunea, eta konbinaziotik sortzen dela berrikuntza”. Azkenik, bezeroaren esperientziaren garrantzia azpimarratu zuten.

“Nola uztartu ospitale digitala eraikinaren diseinu eta eraikuntzan”. Hala zuen izenburu Pedro Serrerak, Fraternidad-Muprespako Informazio Sistema eta Zerbitzuen zuzendariorde nagusiak, emandako hitzaldiak. Bertan, ospitalea eraiki eta abian jartzean Mutualitate gisa izandako sei esperientziak azaldu zituen Serrerak: talde-lana proiektua asmatu zenetik; LAN Ethernet sarea, ospitalearen bihotza; merkatua buru; interoperabilitatea; autonomo eta zorrotzagoa da pazientea, segurtasun handiagoa eskatzen du eta hiperkonektaturik dago; eta, azkenik, ospitale digitalean lan egiten duen osasun-profesionala, zeinak halakoa izatea eskatzen baitu.      

IKT aditu-taldea ere izan zen, Fernando Muñozek, IDG Research-eko zuzendari eta CIO Executive Council España-ko zuzendariordeak, bideratua. GMV produktu-buru Carlos Illanak parte hartu zuen bertan, erradioterapiak minbizia sendatzeari begira izandako bilakaera eta nobedadeak azaltzeko, baita Mysphera-ko zuzendari eragile Salvador Verak ere; osasun-produktuen automatizazioari buruz aritu zen azken hura, eta Fraternidad-Muprespa Habana ospitale barruko pazienteak geolokalizatzeko sistema azaldu zuen.

Fraternidad-Muprespako Kudeaketa saileko zuzendariorde nagusi Esteban Matek, bestalde, “Ezinbesteko euskarria: IKT osasun-esparruan” aditu-panela moderatu zuen, baita berretsi ere “sendatzea dela helburua, eta teknologoek entzun egin behar gaituztela”. Bernardo Valdiviesok, Valentziako La Fe Ospitaleko Etxeko Arreta eta Telemedikuntza arloko zuzendariak, honako hau erantsi zuen: paradigma berriaren balioa neurtu eta harantz zuzendu behar dugu, hots, datuetara, “petrolio berria” baitira; big datan inbertitu behar da, eta datuen zientzialari berriak eman, gaitasun berriak sortzeko; zergatiak aztertu, informazioa ona den iragarri eta manu berriak egin. Sanitas-eko Madrilgo Campuseko zuzendari Miguel Ángel Julvek ospitale digitalean, hau da, “adreilurik gabeko ospitalean”, pazienteak urrutitik nola kudeatu azaldu zuen: bideokontsulten bidez, 30 espezialitaterekin baino gehiagorekin, etxeko laguntzaren bitartez, Osasun Konektatuarekin txertatuz; kronikoen programa ere sartzen da bertan, baita etxeko ospitalizazioa ere. Hori guztia telefono adimendunarekin paziente zein zaintzaileek erabil dezaketen programari esker. “Pazientearentzako konponbide baliotsua da”. Álvaro Minuesak, Fraternidad-Muprespa Habana ospitaleko traumatologia-zerbitzuburuak, ospitaleko ebakuntza-gela integratuak aurkeztu zituen. Lehenik eta behin pazientearen informazio guztia izan behar dugula azpimarratu zuen Minuesak, hura seguruago senti dadin; hala, medikuak ere seguruago egongo dira, irudi guztiak grabatu eta PACSera bidaltzen direlako. Komunikazioak eta irakaskuntzak, bigarrenik, berebiziko garrantzia dute; izan ere, denbora errealean igor daitezke ebakuntza-gelako irudiak eta, hala, medikuntza parte-hartzailea sortu. Azkenik, “hobeto eta azkarrago berreskuratzeko” prozesuak kontrolatzea.

Francisco Martínez del Cerrok, Osasunaren Informatikako Espainiako Elkartearen (SEIS) Zuzendaritza Batzordeko koordinatzaileak, bere aldetik, Índice SEIS 2018 aurkeztu zuen. Autonomia-erkidegoetako osasun-sistemaren datuen benetako argazkia da Índice SEIS 2018. Cerroren arabera, “urriegia da osasun-sektoreko IKTetan % 4,78 gehiago inbertitu izana”.

“Eraldaketa digitala osasunean” mahai-inguruan Fernando Mugarza aritu zen moderatzaile, IDIS Fundazioaren garapen-zuzendaria. Haren aburuz, “teknologia digitala eta adimen artifiziala dira eztabaida honen oinarriak”. Pedro Larak, Las Palmaseko San Roque ospitaleko onkologia-zerbitzuburuak, baieztatu zuen “prozesuak automatizatzen ari dela biztanleria gero eta nagusiagoan minbizia erradioterapiarekin tratatzeko eraldaketa digitala. Pazienteei arreta emateaz arduratu behar dugu sendagileok, eta segurtasun handiagoa izan behar dugu”. Teknologia-aurrerapena da erradioterapia intraoperatorioa, “erradioterapia aplikatuta ateratzen baita ebakuntza-gelatik”. La Paz unibertsitate-ospitaleko neurokirurgialari María Luisa Gandiak nabarmendu zuen “eskuzkoa dela kirurgia, oso teknikoa, baina teknologiak prozedura seguru, azkar, zehatz eta merkeagoak dakarzkigula. Teknologiarik onena nahi du pazienteak”. Medikuntzako eraldaketa digitalari buruz aritu zen José Manuel Morales, Valladolideko Río Hortega unibertsitate-ospitaleko IKT zerbitzuburua. Haren hitzetan, “eraldaketa antolatzea da garrantzitsuena, eta gizartea ari zaigu aldaketak eskatzen”.

Fernando Muñozek amaitu zuen ekitaldia, IDG Research-eko zuzendari eta CIO Executive Council España-ko zuzendariordeak.

¿Te ha resultado útil?