FRATERNIDAD-MUPRESPAK BEQUAL ZIURTAGIRIA JASO DU, PLUS KATEGORIAN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen Mutualitateak Bequal ziurtagiria jaso du PLUS kategorian, gure Erakundean ezgaitasuna duten pertsonen inklusio-politikoen aitorpen gisa.

Ziurtagiri honekin, fundazioak ezgaitasunak dituzten pertsonen aukera-berdintasunen eta diskriminazio ezaren bai prozedurak bai politikak aitortzen ditu, baita gure Mutualitatearen konpromisoa ere pertsona hauen enplegu maila eta kalitatearen hobekuntza eta areagotzea.

Bequal ziurtagiria 7 kategoria, 19 adierazle eta 69 egiaztatze-iturritan egituratutako eredua da. Balioztatze-formula hau hirugarren batek gauzatzen du eta ezgaitasunarekiko konpromiso maila zehazten du Enpresa-erantzukizun arloan honako esparruetan: estrategia eta gidaritza, zuzendaritza gorenaren konpromisoa ezgaitasunak dituzten pertsonekin, giza-baliabideen kudeaketa, inklusio eta aukera-berdintasun araudi eta politikak betetzen direla hautaketa prozedura guztietan, laneratzea, laneko sustapena eta prestakuntza. Azkenik, aztertu beharra dago irisgarritasun orokorra instalazioetara, zein barne-komunikazioa, hornitzaileekin eta lan-arriskuen prebentzioan.

Pelayo Servicios Auxiliares-ek ere jaso du aitorpen hau PLUS kategorian eta Fegadi, Aprodimax eta Bureau Veritas-ek Bequal ziurtagiria jaso dute ESTANDAR kategorian.

¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 1

You voted ‘up’