FRATERNIDAD-MUPRESPAK LAN-TRAUMATOLOGIAREN ESPAINIAKO ELKARTEAREN XVI. KONGRESUAN PARTE HARTU DU

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Lan-traumatologiaren Espainiako Elkarteak (SETLA) bi helburu nagusi ditu: batetik, “kirurgia ortopedikoko eta traumatologiako espezialistak eta lan-traumatologiari buruzko ikerketan, irakaskuntzan eta laguntzan interesdunak elkartzea” eta, bestetik, “Lan-traumatologiaren Espainiako Elkartearen xedeekiko interesa agertzen duten pertsona guztiei harrera egitea”. Asmo horiekin egin zen Elkartearen XVI. Kongresu Nazionala. Joan den azaroaren 24an eta 25ean izan zen ekitaldia, Donostian, eta parte-hartzea itzela izan zen.

Fraternidad-Muprespako profesionalek egindako ekarpenak aberasgarriak izan ziren oso. Esaterako, iparraldeko lurralde-zuzendaritzako koordinatzaile laguntzaile Armando Segurado Garcíak “Aurreko lotailu gurutzatuaren kirurgia; non gaude?” deritzon hitzaldia eman zuen, kongresuan programatutako hiru maila ofizialetako lehenengoan —Lan-traumatologian aplikaturiko azken aurrerapenak (3D inprimaketak, errealitate areagotua…)— parte hartu zuena. Bigarren maila ofizialean Aditu-froga lan-traumatologian gai konplexua jorratu zen, eta hirugarrenean, berriz, “Ukondoaren ezegonkortasuna”, bertaratuen artean interes bizia piztu zutenak. 

Aipatzekoa da, halaber, Donostiako erizaintzako unibertsitate-diplomadun (EUD) Olatz González Gonzalok erizainen mahaian —Zauri eta erreduren tratamenduaren eguneratzea— emandako hitzaldia: “Azken aurrerapenak erreduren tratamenduetan”. Horrek ere parte-hartzaileen eta entzuleen interesa piztu zuen.

Kongresuaren formatuari esker, ezagutzak eta esperientziak partekatu ahal izan zituzten laguntza-medikuek, fisioterapeutek eta EUDek mahai ezberdinetan, interes kliniko handia duten gaiei buruz, besteak beste: erizaintza profesionala eta haren bilakaera, erradiografien eta EMNen interpretazioa, begietako lesioak, zaurien tratamendua eta goiko gorputz-adarretako zurruntasunak suspertzea.

Segidan, kongresuan izan ziren gure lankideek ahozko komunikazioen atalean egindako ekarpenak zerrendatu eta nabarmenduko ditugu:

  • “Giltzadura-kartilagoaren degradazioa gehiegi erabiltzeagatik edo zahartzeagatik. Erabilera terapeutikoa”. Egileak: María del Carmen Pérez, José Manuel Domínguez Ramos, Salvador Bermudo Parra eta Alfonso González Díaz.
  • “Mikrodisektomiarengatiko HDLren tratamenduaren emaitzak epe laburrera eta luzera biztanleria langilearengan”. Egileak: Miguel Ortega de Santiago, Eduardo Hevia Sierra, Alberto Caballero García, Dolores Pilar Garrido Pozo eta Andrea Paniagua González.
  • “Aldi baterako ezintasunaren analisia lepoko patologietan”. Egileak: Ana Belén Collado García, Inmaculada Rodríguez Díaz eta Mª Victoria Serrano Samperio.
  • “Bigarren mailako giltzaduren gorputz askeak haurtzaroan apurtutako eskafoidea dela eta”. Egileak: Miguel Ortega De Santiago, Virginia García-Reyes Chozas, Alfredo Espiniella TenderoAndrea Paniagua González eta Dolores Pilar Garrido Pozo.
  • “Min kronikoa eskumuturra apurtu ostean. Min erregional konplexuaren sindromearen susmoa”. Egileak: Francisca Benito Palma, María Ángeles Merina Muñoz eta Juan Luis Vázquez Morales.
  • “Aukera kirurgikoak oin katastrofikoa dela eta. Kasu bati buruz”. Egileak: Mª Victoria Serrano Samperio eta Jesús Manuel Gallardo Moreno, Levanteko Mutualitate-arteko Ospitalearekin lankidetzan.
  • “Talka-uhinen tratamendua; epitelizazioaren hutsegitea bi pazienterengan”. Egileak: Aitor Luzuriaga Martínez eta Laura Valtueña Príncipe.

Fraternidad-Mupresparen Madre de Dios ospitaleko atalburu Diego García Muela “Erizaintzako eta traumatologia zerbitzuko (bizkarrezurraren unitatea) horma-irudien defentsa” mahaiaren buru izan zen; Eduardo Hevia Sierrak moderatu zuen “Medikuntzako horma-irudien defentsa”.

Honako horma-irudi hauek aurkeztu zituzten gure profesionalek:

  • Sendaketa komunikazioaren bidez. Adierazpenezko komunikazioak pazientearen sendakuntza bizkortzen du” (egilea: Estefanía Aroca Rodríguez).
  • Zaurien tratamendua magnetoterapiaren bitartez” (egileak: Concepción Estudillos PrietoGuillermina Reig Fernández eta Mª. Auxiliadora Díaz Trigos).
  • Fisioterapia min erregional konplexuaren sindromean” eta “Min erregional konplexuaren sindromea lan-patologian: kausa edo aldez aurretiko jarrera”, (bien egileak: Mª Ángeles Merina MuñozFrancisca Benito Palma eta Juan Luis Vazquez Morales).
  • “Talka-uhinen tratamendua; epitelizazioaren hutsegitea bi pazienterengan”. Egileak: Aitor Luzuriaga Martínez eta Laura Valtueña Príncipe.

Fraternidad-Muprespak bere profesionalen jakintza bultzatzen eta partekatzen jarraitzen du.

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

¿Te ha resultado útil?