Orain errazagoa da autonomoek jarduera utzi izanagatiko prestazio-eskabideko datuak zuzentzea

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespa, Gizarte Segurantzarekin elkarlanean jarduten duten gainerako mutualitateak bezala, aparteko prestazio hori kudeatzeaz arduratzen da. Lehentasuna izan da alarma-egoera deitu zutenetik sortutako inguruabar bereziak eragindako langile autonomoei laguntzea, eta halaxe izaten jarraitzen du orain ere. Hori dela eta, erabaki zen ahalik eta azkarren ematea esandako prestazio hori.

Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak aditzera eman duenez, «prestazio hori eskuratzeko, Gizarte Segurantzako dagokion araubidean inskribatuta egon behar du norberaren konturako langileak, eta, horretaz gainera, negozio-itxieraren eraginak izan behar ditu, alarma-egoera deklaratu izanaren ondorioz edo eskaera egin aurreko hilabete naturaleko fakturazioan % 75eko murrizketa izan duelako. Diru-sarreren galera egiaztatzeko, eskatzaileak hori justifikatzen duen kontabilitate-informazioa eman behar du. Ez badago behartuta kontabilitateko dokumentazioa eramatera, zuzenbidean onartutako edozein frogabidek balioko du; adibidez, taximetroak, taxi-gidarien kasuan». 

Fraternidad-Muprespa mutualitateak ez du inoiz etengo aparteko prestaziorik, interesdunak berariaz eskatzen ez badu. 

Eskaerak aldatu edo zuzendu behar izanez gero, Fraternidad-Muprespa mutualitatearen bulego digitalak aukera ematen du kontsultatu eta eguneratzeko. 

INFORMAZIO GUZTIA, HEMEN 

Fraternidad-Muprespa mutualitateak, inprimakiok digitalki eskuratzeko aukera emanez, agerian uzten du bere asmoa izan dela ahalik eta erraztasunik handienak ematea alarma-egoerak eragindako aparteko prestazioak lortzeko –eta hala izaten jarraitzen du–, jakitun baikara zein egoera zailean dauden gure mutualistak eta atxikitako autonomoak.

Fraternidad-Muprespa mutualitateak autonomoentzako aparteko prestazioa ordaindu du gaur, COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko. Ia 88.000 autonomok jaso dute prestazio hori, guztira 161 milioi euro baino gehiago. Mutualitateek orotara 1.200 milioi euro ordaindu dizkiete 1,4 milioi autonomori baino gehiagori.
 

¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 1

You voted ‘up’