Gobernu-organoak eta partaidetza
Hauek dira Mutualitateen gobernu-organoak: Kontseilu Nagusia, Administrazio Kontseilua eta Zuzendari Kudeatzailea.
Kontseilu Nagusia gobernu-organo gorena da, eta elkargokide guztiek, afiliatutako langile autonomoen ordezkari batek eta entitatearen zerbitzura dauden langileen ordezkari batek osatzen dute.
Administrazio Kontseilua Mutualitatearen zuzeneko gobernuaz arduratzen den organo kolegiata da.
Zuzendari Kudeatzailea Mutualitatearen zuzendaritza exekutiboa betetzen duen organoa da.