Osasun laguntza

Langileek, pentsiodunek eta euren ardurapean hartutako adin txikiko edo senideek, araudian zehazturiko baldintzetan, edukietan, modalitateetan eta iraupenean mediku-tratamendua jasotzeko eskubidea dute. Autonomia Erkidegoetako Osasun Zerbitzu Publikoek eta Ceutako eta Melillako Osasun Kudeaketako Institutu Nazionalak eman ohi dute.
Baliabide nahikorik ez dutenek eta atzerritarrek ere osasun laguntza jasotzeko eskubidea dute; azken hauek, Espainian atzerritarrek dituzten eskubide eta askatasunak zein horien gizarte integrazioa arautzen dituen Legean ezarrita dauden baldintzak bete beharko dituzte.