
Koronabirusari (COVID-19) buruzko informazioa
Fraternidad-Muprespa mutualitatekook lasaitasun-mezua helarazi nahi dizugu koronabirus (COVID-19) berriaren oraingo agerraldiaren adierazpena dela eta.
Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen Mutualitate publikoa gara, eta langile eta enpresa mutualisten osasunaz eta osasun-arretaz arduratzen gara etengabe. Horregatik, COVID-19 birusari buruzko informazio ofiziala ematen dizugu.
Lege-berrikuntzei buruzko informazioa: 2/2020 irizpidea, gaixotasun arruntetik eratorritako aldi baterako ezintasun egoeratzat jotzeari buruzkoa, langileek jasandako prebentziozko isolamendu-epealdien gainekoa, SARS-CoV-2 izeneko coronaviridae familiako birus mota berriaren ondorioz. Deskargatu HEMEN
Koronabirus berriaren aurkako OMEren oinarrizko babes-neurriak
- Garbitu eskuak sarritan alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ura eta xaboiarekin.
- Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra erabili eta botatzeko zapiekin edo ukondoarekin, eta garbitu eskuak alkoholez egindako desinfektatzaile batekin edo ura eta xaboiarekin.
- Eztul edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonengandik metro batera egon gutxienez.
- Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
- Sukarra, eztula eta arnas egiteko zailtasuna badituzu, eskatu osasun-arreta berehala.
- Animalia bizien, produktu freskoen eta animalia-produktuen azoketara joaten bazara, hartu higiene-neurri arruntak.
- Saiatu animalia-produktu gordinik edo gutxi egindakorik ez kontsumitzen.