Emakumea eta osasuna. FM agerian jartzen du emakumeek osasunaren arloan egiten duten ekarpena

Gosariak
Autor
Fraternidad-Muprespa
Población
Xixon

Asociación Empresa Mujer (ASEM) elkartea, emakume enpresaburu, zuzendari eta profesionalen Asturiasko sarerik handiena da. Aurtengo abuztuaren 8an Emakume Enpresaburu eta Profesionalen XV. Jardunaldia egin du elkarteak.

Asociación Empresa Mujer elkarteak antolatutako XV. Jardunaldia, Fraternidad-Mupresparen parte-hartzearekin

Ekitaldian, Asturiasko Nazioarteko Erakusketa Azokaren baitan egin dena (Gijónen), Asturiasko enpresa-alorreko pertsona ospetsuak bildu dira, besteak beste, Belarmino Feito eta Alberto González, Asturiasko Enpresaburuen Federazioko (FADE) presidentea eta presidente nagusia hurrenez hurren; Printzerriko Berrikuntza eta Ekintzailetzako zuzendari nagusi Ana Concejo eta Asturex sozietateko zuzendari Teresa Vigón.

Ekitaldia Luis Adaro Azoka-esparruko Biltzar-jauregiko Mirador gelan egin da, Gijónen, eta toki guztiak bete dira, izan ere, edizio honen gaiak (“Emakumea eta osasuna”) interes handia piztu du. ASEM elkarteko presidente María Antonia Álvarezek, Udaleko Berdintasun Politiken Bulegoko zuzendari Felisa Soriak eta Gijóngo Merkataritza Ganberako presidenteorde Pedro Lópezek inauguratu duten ekitaldiak ikusezina ikusgai egin du, hau da, emakumeen gizartean egiten duten ekarpena aintzatestea lortu du. Berdintasuna egunero hartu behar da kontuan.

Hasteko, Felisa Soriak hitz egin du eta protokolo eta prozedura medikoak aldatzeko beharra azpimarratu du, izan ere, bere iritziz, gizonezkoen alde egiten dute oraindik.

Pertsona nagusiak eta adingabeak zaintzen ditugu, haiek zaintzeko gogoarekin eta horrek dakarren kemengabetzearekin. Kemen ugari galtzen da, eta horrek eragina du osasunean.

Ekitaldiak bi zati ditu. Lehenengo zatian, V. eremuko Osasun Arreta eta Osasun Publikoko zuzendari Begoña Martínez Argüelles doktoreak bere ibilbide profesionalean izan dituen zailtasunak azaldu ditu, bere bizitzan eta lanean izan duen esperientzian oinarrituta, eta azpimarratu du emakume gutxi daudela, batez ere osasunaren arloan, bai Medikuen Elkargo Ofizialeko zuzendaritza-organoetan bai Asturiasko Printzerriko Osasun Zerbitzuko (SESPA) tarteko eta kudeaketarako agintaritzetan. “… zaindu… bizirik iraun… zaindu… bizi… zaindu… distira egin” hitzaldi interesgarri horren ondoren, bigarren zatia hasi da, mahai-inguru batekin.

Gloria Rodríguez, genero gaietan aditua, izan da moderatzailea, eta honako hauek hartu dute parte: Natalia Fernández Laviadak, Fraternidad-Muprespako Prebentzio, Kalitate eta Komunikazioko zuzendariorde orokorrak, Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaileek beren gain hartzen dituzten prestazioak zehaztu ditu, eta emakumeen absentismoari eta ezbehar-tasari buruzko daturik garrantzitsuenak aztertu ditu, Espainia eta Asturias mailan, bai eta horien arrazoiak eta emakumeen osasuna hobetzen lagundu dezaketen tresnak ere. Adonina Tardónek, Oviedoko Unibertsitateko Prebentzioko Medikuntza eta Osasun Publikoko katedradunak, Asturiasko Printzerrian martxan diren zenbait ikerketa-proiektu aurkeztu ditu, batez ere emakumeei eragiten dieten gaixotasunen ingurukoak. Neural kliniken zuzendari eta ASEM elkarteko kide Arantxa Cuervok, emakumeek duten zaintzaile izaerari buruz mintzatu da, zehazki gaixo neurologikoak dauden kasuetan. Entretodas S.L.-ko zuzendari eta ASEM elkarteko kide Nieves Fernández-Tresguerresek, enpresaburua izanik, bizi duen esperientziari eta izandako zailtasunei buruz hitz egin du. Eta bukatzeko, arkitekto eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakasle titular Ester Higuerasek  hirien diseinuari eta osasunean duen eragin zuzenari buruzko hitzaldia eman du, eta hiri osasuntsuagoak lortzeko beharrak azaldu ditu.

Emakumeen lidergoak ez du esan nahi gehiagotan berdina egitea, baizik eta gauzak modu desberdinean egitea.

Banco Sabadell bankuko merkataritza-zuzendari eta jardunaldiaren sustatzaile Alfredo Fernándezek eman dio amaiera jardunaldiari.

 

¿Te ha resultado útil?