Fraternidad-Muprespa, COVID-19 elkarrizketetako protagonista

Gosariak

Natalia Fernández Laviada, mutualitateko Prebentzio, Kalitate eta Komunikazioko zuzendariordeak, MEES Elkarrizketan parte hartu zuen joan den ekainaren 2an, «Nire enpresa osasungarria da» ekimenak eta MAPFRE Fundazioak antolatutakoan. Hitzorduan 75 ikus-entzule baino gehiago izan dira zuzenean, lidergoaren prebentzioaz eta COVID-19aren osasun-krisiak gai horretan izan dituen ondorioez hitz egiteko.

Mutualitateko zuzendariordeak nabarmendu duenez, garrantzitsua izan da eta izango da lan-arriskuen prebentzioko profesionalek etapa honetan izan duten egitekoa, nahiz eta askotan oharkabean pasatzen den lana izan. Prebentzioari buruzko Legeak 25 urte bete dituen honetan, haren ustez berrikusteko garaia litzateke. Lege horrekin, prebentziogileek lortu dute indarreko segurtasun-neurriak betetzen dituzten lan-inguruneak izatea langileek. Hori dela eta, Natalia Fdez. Laviadaren ustez, «posizio gailenean» egon beharko lukete. Aintzatespen hori filosofia argi bati lotuta dago: «Pertsonak zaindu behar ditugu, haiek baitira gure balio nagusia, eta ez produkzio-unitateak bakarrik».

Elkarrizketan, Fdez. Laviadak alarma-egoeran mutualitateek egin duten lana nabarmendu du; izan ere, batetik, ospitaleak eta osasun-zerbitzuak Osasun Sailaren esku utzi dituzte, eta, bestetik, COVID-19ak jotako gaixoen eta autonomoen prestazioak kudeatu behar izan dituzte.

Fraternidad-Muprespa Habana ospitalean, 21 koronabirus kasu egon ziren ospitaleratuta; kasuen % 51 emakumeak izan ziren, batez beste 84 urtekoak, eta 14 kasu «zail samar» aurrera ateratzea lortu zuten.

Gainera, mutualitateak 88.000 autonomori ordainketak egiten lagundu zuen: 161 milioi euro baino gehiago, hain justu.

Natalia Fernández Laviadaren aburuz, lan-absentismoak urruntzen gaitu Espainian enpresa-eredu jasangarri batetik; izan ere, 2019an, batez beste, egunean milioi bat langile falta izan zirela kalkulatu zen. Bestalde, datu hori aldatzea espero du, osasun eta ekonomia krisiaren ostean «lana izatea luxu» bilakatu baita.

Alarma-egoeran, enpresak digitalizatzera behartuta egon dira, eta telelanera egokitu behar izan dute. Laviadaren iritziz, egoerak ez du laguntzen; izan ere, askotan, telelanaren eta etxeko egoeraren arteko kontziliazioa ez dira bateragarriak, batez ere emakumeen kasuan.

Bestalde, mutualitatearen zuzendariordeak azpimarratu du konfinamendu horrek pertsonengan eragin ditzakeen ondorio psikosozialak ikusarazi behar direla; azaldu du enpresa osasungarriak premia bat direla eta, horregatik, garrantzitsua dela komunikazioa. Hori horrela, gaineratu du garrantzi bizia duela enpresa horiek langileei lagundu ahal izateak, egungo krisiaren ziurgabetasunak eragindako beldurrak gainditzeko.

Fraternidad-Muprespa mutualitatetik hartutako Zero Ikuspegia filosofia azalduz amaitu zuen hitzaldia Natalia Fdez. Laviadak. Filosofia horrek prebentzio-kultura desberdin bat txertatu nahi du, zeinaren oinarria izango baita «arazoak konpontzea eta ez errudunak bilatzea». Hala, enpresentzako agertokirik onena eskainiko da, eta laneko ezbeharrak ahal den neurrian saihesten saiatuko da.

¿Te ha resultado útil?