Martoseko boluntario-talde baten eskutik 400 babes-pantaila jaso ditu Fraternidad-Muprespa mutualitateak

Ámbito sanitario
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzarekin lankidetzan diharduen mutualitatea da eta hainbat kolektiboren esperientzia solidarioak biltzen ditu bere webgunean, garai zail hauetan laguntza altruistak duen garrantzia nabarmentzeko asmoz. Horietariko bat da “Somos Martos” proiektua, herri horretako Fernando III.a Institutuko Lanbide Heziketako irakasleek eta ingeniari eta ekintzaile talde batek sustatua, eta Martoseko Udalaren eta udalerrian dauden hainbat enpresaren babesa duena. 

Norbera Babesteko Ekipamenduen eskaera handia dela eta, lanean hasi dira plastikoa babesteko pantailak ekoizteko. Orain, osasun-langileentzat hain beharrezkoak diren produktu horien ekoizpena industrializatzea du helburu.

Horretarako, boluntario-sare bat sortu dute, eta automobilgintza-sektoreko enpresetara doaz pantailak seriean egiteko moldea egiteko. Eta hori guztia denbora errekorrean, Fraternidad-Muprespa mutualitateko Mutualista den Valeo fabrikak zuzenduta, bertan erronka onartu baitzuten; izan ere molde hori dagoeneko errealitate bihurtu dute. Diotenez astean 40.000 unitate fabrikatu ahal izango dituzte, estatu maila osoko osasun-zentro ugariri hornitzeko.

Oraingoz, Fraternidad-Muprespa mutualitateak bere langileentzat 400 jaso dituelarik, Espainiako 29 zentroetan banatu dira. Benetan eskerrik asko egindako lanagatik. 

Valeo produkzioaz eta diseinuaz arduratzen da eta lehengaiak ematen dituelarik, Retuc enpresak material plastikoak ematen ditu ere, Plásticos Alcaudete enpresak pantaila gardenak hornitzen ditu, Andaltec, Plastucc eta Valeok berak diseinatzen eta fabrikatzen ditu, Kitonline enpresak euste-goma jartzen du eta Acodis Iniciativas enpresak ekoizten eta paketatzen ditu. Azkenik, Valeo enpresaren sare logistikoak egiten ditu bidalketak. 

Martoseko talde honen elkartasuna eta lankidetza altruista agerian uzten duten babes-pantaila horiek, osasun-zentroetara eta herrialde osoko ospitaleetara bidaliko dira, doan, lehenik eta behin, formulario baten bidez eskatzen dutenei. 

Ondoren, behar dituzten beste zentro batzuei hornituko zaizkie, hala nola, adinekoen eta minusbaliatuen zentroei, osasun zentroei eta klinikei, gizarte zerbitzuei, ordena publikoko indarrei, dendei, lantokiei, udalei eta etxez etxeko laguntzako langileei, besteak beste. Proiektuaren koordinatzailea Manuel Caballero da, LHko irakaslea eta Fernando III.a Institutuko zuzendaria. 
 

¿Te ha resultado útil?
Vote down!

Puntuak: 0

You voted ‘down’