Mutualitateak babestutako langileek 2019an izandako trafiko-istripuen % 65 in itinere izan ziren

Ekitaldiaren laburpena
Autor
Fraternidad-Muprespa
Población
Madrid

Gizarte Segurantzarekin lankidetzan jarduten duen Fraternidad-Muprespa mutualitateak babestutako langileek guztira 7.066 zirkulazio-istripu izan zituzten lanaldiaren barruan. Horietatik, % 65 (4.613) in itinere izan ziren; hau da, lanera joatean edo handik bueltatzean gertatu ziren. Aldiz, gainerakoak (2.453) lanaldiaren barruan izan ziren.

Laneko istripu horietatik orotara eratorritako baja-egunak ia 280.000 izan ziren; hots, ezbehar bakoitzeko 40 egun batez beste. Aldiz, mutualitatearentzat eta, horrenbestez, Gizarte Segurantzarentzat zenbatetsitako kostua –aldi baterako ezintasunagatik ordaindu beharreko prestaziotan– 11,2 milioi euro izan zen 2019an.

Fraternidad-Muprespa mutualitateak «Bide Segurtasuna Lanean» mahai-inguruaren baitan aurkeztu zituen datuok. Ekitaldi hori «Gizarte Segurantzarekin lankidetzan jarduten duten mutualitateen prebentzio-jardunak» izeneko jardunaldiaren barruan izan zen, Laneko Istripuen Mutualitateen Elkarteak antolatuta (AMAT, gaztelaniazko siglen arabera), Espainiako segurtasun alorreko SICUR azokaren barruan.

David Revillo, Fraternidad-Muprespa mutualitateko Prebentzioko eta Osasun Kultura Garatzeko Saileko Lan Arriskuen Prebentzioko teknikaria bera, arduratu zen datu horiek aurkezteaz eta mutualitateak mutualisten eta langile babestuen eskura ipintzen dituen ekintzak deskribatzeaz, guztia ere zirkulazioaren ondorioz zero lesio lortzeko helburura iristeko.

Ekintza horien artean, nabarmentzekoak dira Bide Segurtasunaren Tailerrak, immertsiozko errealitate birtualeko ekipamenduekin –2017az geroztik, 500 baino gehiago egin dira–, edo iazko azaroan Laneko Bide Segurtasunaren Astea; bertan, 183 enpresak baino gehiagok parte hartu zuten.

«Sentsibilizazioa eta kontzientzia piztu behar ditugu, enpresetan, enpresak osatzen dituzten langileetan eta gizartean ardatza ipinita; izan ere, egun biz bat langile bat hiltzen da Espainian, lanarekin lotutako joan-etorrietan». «Fraternidad-Muprespa mutualitatean egindako azterlanek erakusten dutenez, batez beste % 8 hobetu da tailerretako parte-hartzaileek ustez izango duten portaera, haiengana gerturatu ostean. Funtsezkoa da arriskuaren gainean dugun pertzepzioa aldatzea, portaera ere aldatu ahal izateko», adierazi zuen hitzaldian.

¿Te ha resultado útil?