Zer prebentzio-jarduera egiten dituzte mutualitateek?

8/2015 Legegintzako errege dekretuak eta uztailaren 13ko 860/2018 Errege dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 82.3 artikuluan ezarritako irizpideen arabera, hainbat ekintza egiten dituzte, Gizarte Segurantzako lan-istripuak eta laneko gaixotasunak kontrolatzeko eta, hala badagokio, murrizteko, honako jarduera hauen bidez:

  • Aholkularitza teknikoko programak, batez ere, ETEei eta lehentasunezko sektoreetako enpresei. Programa horietan elkartutako enpresak bisitatuko dira, legez ezarritako aplikazio- eta garapen-arauetan urtero ezartzen diren inguruabarrak betetzen dituztenean.
  • Elkartutako enpresa edo jarduerei aholku emateko programak. Bi enpresa edo gehiagoko langileak (kontratistak eta azpikontratistak barne) edo langile autonomoak elkartzen diren lantokietan (horietariko enpresa edo langileren bat mutualitatearekin elkartuta edo hari atxikita egon behar da, hurrenez hurren), mutualitateak enpresak eta langile autonomoak informatu eta aholkatu beharko ditu, laneko arriskuak prebenitzeko dauden koordinazio-bideen aplikazioari buruz.
  • «Prevención10.es» zerbitzua edo horren ordezko zerbitzua hedatzeko programa, atxikitako 25 langile arteko enpresentzat eta autonomo elkartuentzat jardunaldiak eginez, zerbitzu horrek eskaintzen dituen funtzionaltasunen berri emateko, Gizarte Segurantzaren babes-ekintza ematen baitu, eta horren erabilera erakusteko. Ekintza hori garatzeko, mutualitateek laguntza eskatu ahal izango diote Laneko Segurtasun, Osasun eta Ongizateko Institutu Nazionalari, O.A., M.P., Gizarte Segurantzako Estatu Idazkaritzak organo horri agintzen baitio zerbitzua zuzenean kudeatzea. Azken horrek toki eta data desberdinetan antolatzeko baliabiderik ez badu, programa mutualitateko langileek garatuko dute zuzenean.
  • ETEei aholkularitza emateko programa, lanpostuak eta egiturak egokitzeko, istripua izan duten edo jatorri profesionaleko patologiak dituzten langileak berregokitzeko.
  • Lanbide gaixotasunak eta lan-istripuak ondorio dituzten kausak kontrolatzeko aholku-programa.
  • Enpresetan ezbehar-kopuru handia kontrolatu eta murrizteko programa, urte 1 eta 3 urte bitarteko aldian, istripu-kopuruan, kasuen larritasunean eta ezbehar-kopurua kontuan hartuta aplikatu beharreko arauetan zehazten den kolektiboan jarduteko.
  • Laneko ezbeharren arrazoiei buruzko azterlanak eta azterketak egitea eta horietatik ateratzen diren ondorio eta gomendioen berri ematea, ezbehar horiek sortzen dituzten egoerak saihesteko.
  • Gizarte Segurantzako Administrazioarekin lankidetzan aritzea, laneko gaixotasunen informazio, jakinarazpen eta erregistro sistema mantentzeko, bai eta gaixotasun-zerrenda ebaluatzeko eta eguneratzeko programak garatzeko ere.
  • Enpresan prebentzioa kudeatzeko eta etengabe hobetzeko praktika egokien kodeak prestatu eta zabaltzea, legez ezarritako aplikazio eta garapen arauetan urtero ezar daitezkeen jarduerak garatuz.

 

Kuoten konturako arriskuen prebentzioa

 

¿Erabilgarria izan al zaizu eduki hau?
(reset)
¡Mila esker zure botoagatik!

Puntuak: -1