Fraternidad-Muprespa-ren laguntza emakumeei indarra emateko

2011ko maiatzean Fraternidad-Muprespak “Emakumeei indarra ematen” proiektuari bere babesa emateko sinatu zuen. Proiektua Emakumeentzako Nazio Batuen Garapen Funtsak (UNIFEM) sortu du.

Empoderamiento de las mujeres

 

Proiektu horren helburua ez da soilik genero berdintasuna bultzatzea, izan ere, proiektuaren izena Margaret Shuler Estatu Batuetako soziologoak garatu zuen herri hezkuntzan jatorria duen "empowerment" filosofiatik dator. Shuler-en iritziz, indarra emate hori zera da: “emakumeei euren bizitza eta ingurunea konfiguratzeko gaitasuna ematen dien prozesua, estatusaren eta harreman sozialen inguruko kontzientziazioaren bilakaera.”

Espainian azken 30 urteetan genero berdintasunaren esparruan aurrerapauso asko egin baditugu ere, oraindik ere hainbat harresi badira erabateko berdintasunera heltzea galarazten digutenak; izan ere, urte askotako esfortzua beharrezkoa da emakumeak beti bigarren mailan egon diren kultura tradizionala aldatzeko.

Munduko 200 herrialde baino gehiagotan, emakumeak oraindik baztertuta daude tradizioan oinarrituta dauden arau eta legeek indarrean jarraitzen dutelako, eta guztiak ere erabat baztertzaileak dira. Arau eta lege horien erruz emakumeek ezin dituzte ekoizpen baliabideak erabili, ezin dute ezer oinordetzan hartu eta ezin dute esparru publiko zein pribatuko erabakiak hartzen parte hartu.

Baztertze horri dagokionez, emakumeei indarra emateko prozesuak hainbat ikerketatan lortu du haren adierazpen osoa.

UNIFEMek enpresei deialdi bat egin nahi die zazpi printzipio hauei babesa eman diezaien:

  • Maila goreneraino genero berdintasuna bultzatzea.
  • Lanean gizonezkoak eta emakumezkoak erabat berdin tratatzea, giza eskubideak eta baztertze-eza errespetatu eta defendatzea.
  • Langile guztien (gizonezko zein emakume) osasuna, segurtasuna eta ongizatea zaintzea.
  • Emakumeen hezkuntza, heziketa eta garapen profesionala sustatzea.
  • Emakumeek indarra lor dezaten enpresa-garapeneko jarduerak zein horniketa kateei eta marketinari buruzkoak gauzatzea.
  • Berdintasuna sustatzea komunitateetako ekimenen bitartez.
  • Genero berdintasunaren alde egindako aurrerapausoak ebaluatu eta zabaltzea.
¿Te ha resultado útil?