Prestación por cese de actividad

Jarduera eteteagatiko prestazioa

Babesaren helburua

Langile Autonomoen Jardueraren Eteteagatik babesa (aurrerantzean CATA babesa) Gizarte Segurantzaren sistemaren ekintza babeslearen parte da, eta derrigorrezkoa delarik, bere helburua da langile autonomoa babestea jarduera erabat eteten duenean (aldi baterako nahiz behin betiko), baldin eta jarduera horrek erregimen berezian alta eragin bazuen, dirua irabazteko jarduera ekonomikoan edo lan-jardueran aritu nahi badu eta ezin badu.


Babes hori aurrera pauso bat da soldatapeko langileei ematen zaien babes-mailarekiko ekitatea lortzeko proiektuan.

Babestutako pertsonak

Norbere Konturako edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian barnehartzen diren langileak (RETA), Nekazaritzako Norbere Konturako Langileak (SETA), Ekonomikoki Menpekoak diren Langile autonomoak (TRADE), eta Itsasoko Langileen Erregimen Berezian barne hartzen diren Norbere Konturako langileak edo antzeko Armadoreak, 2019ko urtarrilaren 1ean hasi zutenak derrigorrezko langile autonomoen jarduera eteteagatiko babesaren kotizazioa.

Nola izapidetzen da?

  • Jarduera eten aurreko jarraikako 12 hilabeteetan kotizatutako batez besteko oinarri arautzailearen %70ekoa izango da prestazioaren zenbatekoa. Autonomoak bere ardurapean dituen seme-alaba kopuruaren arabera ezarriko dira CATA prestazioaren gutxieneko zenbatekoak (Eragin Anitzeko Errenta Adierazle Publikoaren Garapenaren -IPREM- %80|107) eta gehieneko zenbatekoak (IPREMaren %175|200|225).
    Itsasoko Langileen Erregimen Berezian, oinarri arautzailea kalkulatzeko, kontingentzia horregatik ordaindutako kotizazio-oinarri osoa erabiliko da, kotizazioko koefiziente zuzentzaileak aplikatu gabe. Halaber, erakunde eskudunak onetsitako derrigorrezko debekualdiak ez dira aintzat hartuko Jarduera Eten izanaren legezko egoera aurreko jarraikako 12 hilabeteko epea zenbatzean, baldin eta debekualdi horietan jarduera eteteagatik prestazioa jaso ez bada.
     
  • Gizarte Segurantzako kotizazioa, kontingentzia arruntengatik, dagokion erregimenari ordaintzea.
     
  • Autonomo onuradunen prestakuntza, lanbide-orientazio eta jarduera ekintzailearen sustapenerako neurriak.

Lehenengo bi prestazioak organo kudeatzaileek egingo dituzte, eta hirugarrena, berriz, Estatuko Enplegurako Zerbitzu Publikoak (SEPE) edo Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM).

Iraupena: CATA prestazioak jarduera legez eten baino 48 hilabete lehenago egindako kotizazio-aldien arabera iraungo du (jarduera amaitu aurreko berehalako 12 hilabete jarraitu izan behar dira gutxienez), honako eskala honi jarraiki:

 

 

Kotizazio-aldia (CATAri kotizatutako hilabeteak)

 

12-17

18-23

24-29

30-35

36-42

43-47

48 baino gehiago

Prestazioaren iraupena

4 hilabete

6 hilabete

8 hilabete

10 hilabete

12 hilabete

16 hilabete

24 hilabete

 

Jarduera eteteagatiko prestazioa izateko eskubidea dutenek, gutxienez sei hilabeteko prestazioa jasotzeke dutela egiaztatzen badute, prestazioaren zenbatekoa ordainketa bakar batean jaso ahal izango dute, baldin eta autonomo laneko jarduera bat burutuko dutela frogatzen badute edota zenbatekoaren %100 merkataritza-erakunde bateko (berria edo gehienez ere ekarpena egin aurreko 12 hilabeteko epean eratu dena) kapital sozialera ekarpena egitera bideratzen badute. Azken kasu horretan, ezinbestekoa izango da erakundearen kontrola izatea eta bertan laneko jarduera bat egitea, norbere konturako langile bezala.


Mutualitateak eskubidea onartzen duenean, dagokion prestazio ekonomikoa jasotzen hasiko da, langileari zegokion erregimen berezian baja dataren hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Betekizunak

CATA babesa lortzeko, autonomoek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Besteren edo norbere konturako jarduerarik ez izatea, nahiz eta horrek ez dakarren derrigorrez autonomoen erregimenean egotea.
  • Jarduera amaitu aurreko berehalako unean:
    • Kide izatea eta altan egotea.
    • Dagokion Erregimen Berezian laneko kontingentziak estalita izatea.
  • Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan egunean egotea gertaera eragilearen datan.
  • Jarduera uzteagatik dagokion araubide berezian baja eskatu izana, halabeharrezko aldi baterako uztearen kasuan izan ezik, kasu horretan erregimen berezian alta emanda egon beharko baita, nahitaez.
  • Gutxienez 18 hilabete igaro izatea CATA babesaren azken aitorpenetik.
  • Jarduera legez amaitu aurreko berehalako 12 hilabete jarraitutan gutxienez kotizatu izatea, jarduera amaitzeagatiko estalduragatik.
  • Gizarte Segurantzako prestaziorik edo pentsiorik jasotzen ez egotea, CATA babesa eskatzeko eskubidea ematen duen lanarekin horiek baliokideak badira salbu.
  • Erretirorako kontribuzio-pentsiorako eskubidea izateko adin arrunta ez izatea, langileak gutxieneko kotizazio-aldia egiaztatu ez badu izan ezik.
  • Establezimendu publikoa denean, hura itxi beharko da subsidioa jasotzen den bitartean, edota beste norbaiti laga. Halere, establezimendua dagoen higiezinaren titular den autonomoak higiezina erabili ahal izango du, bere eskubideen arabera, baldin eta horrek langile autonomoak etendako jarduera ekonomikoan jarraitzea ez badakar.
  • Baldin eta norbere kontura lan egiten duen langileak edo autonomoak langile bat edo gehiago badu bere kargura, bere soldatapekoen bermeak, betebeharrak eta prozedurak lan-araudiaren arabera bete izan beharko ditu.
  • Jarduera legez etetea eta libre dagoela egiaztatzea lan-merkatura berriz ere sartzeko, prestakuntzarako, lanbide-orientaziorako eta jarduera ekintzailea sustatzeko jarduerak eginez Enplegu Publikoaren Zerbitzuaren bidez, edo hala badagokio, Itsasoko Gizarte Institutuaren bidez.

Izapideak egiteko inprimakiak

Eduki honi buruzko informazio gehiago

¿Erabilgarria izan al zaizu eduki hau?
(reset)
¡Mila esker zure botoagatik!

Puntuak: 1