Prestazioa adingabeak zaintzeagatik

Zer da?

Gurasoei, adoptatzaileei edo harreran hartzen dutenei zuzenduta dago, lanaldia murriztu beharrean aurkitzen direnean beren kargura duten minbiziak edo gaixotasun larri batek eragindako adingabekoa zaintzeko, iraupen luzeko ospitaleratzea eta  gaixotasunaren etengabeko tratamendua beharrezkoa denean eta biek lan egiten dutenean.

Uztailaren 29ko 1148/2011 Errege Dekretuak, alde batetik, prestazioa aitortzeko gaixotasun larritzat hartzen direnen zerrenda zehazten du eta, bestetik, prestazio horri dagozkion araubide juridikoko gaiak garatzen ditu.

Adingabekoak minbizia edo gaixotasun larria sufritzen duela, eta zaintzeko beharra, arreta eta diagnosia zerbitzu mediku pribatuen bidez egiten denean ere egiaztatu egingo da. Adingabekoaren arretaz arduratzen den zentroko medikuari eskatuko zaio gaixotasunaren aitorpena egiteko.

Berriz gaixotzea tratamendu medikoarekin jarraitzeko beharra eta gurasoek, adoptatzaileek eta harreran hartzen dutenek adingabekoaz egin beharreko zaintza zuzena, etengabekoa eta iraunkorra zehazten duen medikuaren aitorpen berriarekin egiaztatu beharko da.

Nola izapidetzen da?

Enpresak eta langile eskatzaileak prestazio horri dagozkion inprimakiak atxikiz. 

Halaber, langileak agiri hauek aurkeztu beharko ditu: 

  • Familia-liburua edo seme-alaba/k Erregistro Zibilean erregistratu izanaren ziurtagiria. Seme-alaba adoptatua bada, adopzioa gauzatzeko ebazpen judiziala; seme-alaba harrera erregimenean badago, familia-harrera gauzatzeko ebazpen judizial edo administratiboa.

Zenbatekoa

 

Kontingentzia profesionaletatik edo kontingentzia arruntetatik eratorritako aldi baterako ezintasunaren prestaziorako finkatutako oinarri arautzailearen %100aren subsidio baliokidea, horiek lanaldiak izandako murrizketaren ehunekoa aplikatuta estaltzea aukeratu ez denean.

Izapideak egiteko inprimakiak

 

Eduki honi buruzko informazio gehiago
¿Erabilgarria izan al zaizu eduki hau?
(reset)
¡Mila esker zure botoagatik!

Puntuak: 0