Fraternidad-Muprespak Bequal PLUS zigilua jaso du

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen Mutualitateak, Bequal PLUS zigilua jaso du Luis Cayo Pérez Bueno CERMIren presidentearen eskutik. Ziurtagiri honek gure Erakundea saritzen du, sozialki arduratsua den eta desgaitasuna dutenekin konpromisoa duen enpresa izateagatik.

Desgaitasuna duten pertsonen Eskubideen Lege Orokorra betetzeaz gain, haien gizarteratzeaz arduratzen diren enpresei ematen zaie ziurtagiri hau. Mutualitateak ezarritako politiken artean, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzearen eta kudeaketaren apustu estrategikoa dira azpimarragarri. Honi esker, %2,37 dira gure langileen artean desgaitasunen bat duten pertsonak.

Ekitaldia CERMIren egoitzan ospatu zen eta bertan egon ziren Fraternidad-Mupresparen ordezkariak; Carlos Aranda Martín zuzendari Kudeatzailea, Manuel Porrúa García Zentroko Giza Baliabideen eta Gizarte-erantzukizun Korporatiboaren zuzendaria eta Eva María Ferrero Lan Harremanen sailaren eta Gizarte-erantzukizun Korporatiboaren burua. Bequal Fundazioaren aldetik; honen zuzendari kudeatzailea, José Antonio Martín Rodríguez, Francisco Vañó nagusi eta diputatu ohia, baita Bequal fundazioaren beste hainbat patroi eta laguntzaile ere.

Luis Cayo Pérez Buenok honako hau adierazi zuen: “desgaitasuna dugun pertsonak beti kokatu izan gaituzte giza-bazterkeria egoeran eta orain aldaketa une historikoa bizitzen ari gara, gune inklusibo bat eraikitzen, alegia. Xede horrekin, inklusioarekin bat egin dezaten eskatu nahi diegu bai enpresei, bai eguneroko bizitzari”. Bestalde, Fraternidad-Muprespari eskertuz hurrengoa eman zuen aditzera: “egiaztapena lortzeko burututako ahalegina parametro askorekin neurtu behar den prozedura da, eta emaitza ona lortu du mutualitateak: Plus kategoria, hain zuzen”.

Horrez gain, Carlos Aranda Martínek honako hau jarri zuen agerian: “Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen Mutualitate gisa gizarteratze gaien inguruan dugun sentikortasuna askotan sustatu dugu eta oraindik ere indartzen jarraitzen dugu. Hori da, halaber, bai lehenengo Plan Estrategiko Korporatiboan, bai oraingoan islatzen dena, Erakundeko langileek plan horietan parte hartu dutelako”. Gaur egun, mutualitateek soberakinen %10 dute laguntza sozialean inbertitzeko, hau da, lehen genuen aurrekontuaren bikoitza. Igoera hori dela eta, langile askori laguntza eskaintzeko aukera dugu, baita ustekabeko desgaitasun bat izan dutenei ere, lanean jarrai dezaten”.

Francisco Vañók borrokatzen jarraitzen du Bequal Fundazioaren patronatuko kide gisa desgaitasuna duten pertsonak onar ditzaten eta “inor ez da denetarako gai eta denok gara zerbaitetarako baliagarri” esaldiak, gizartean guztiok eginkizun bat dugula ulertzen lagun diezagun.

Bequal ziurtagiria hirugarren baten ebaluazio formula da eta Enpresek oinarrizko sailetan duten Desgaitasunekiko Erantzukizunaren inguruan hartutako konpromiso maila aztertzen du. Hauek dira, besteak beste, azterketa horretan kontuan hartzen diren alorrak: estrategia, lidergoa, giza baliabideen kudeaketa, lan-zentroen irisgarritasunaren oinarrizko baldintzak betetzea, bezeroaren arreta, erosketa arduratsua, gizarte-ekintza eta kanpo komunikazioa.

¿Te ha resultado útil?
Vote down!

Puntuak: -1

You voted ‘down’