Fraternidad-Muprespak etorkizuneko prebentzioaren oinarriak finkatzen laguntzen du

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak joan den martxoaren 24an Lana eta Prebentzioa 4.0 izeneko ekitaldi interesgarria antolatu zuen Madrilgo CaixaForum Entzunaretoan eta lan-arriskuen prebentzioaren alorrean diharduten berrehun pertsona baino gehiago bildu ziren bertara. 

Carlos Aranda Martín Fraternidad-Mupresparen gerenteak eman zion ekitaldiari hasiera eta Mutualitateen Legeak prebentzioaren arloan ezartzen dituen aginpide berrietan oinarrituta, aurkezpen mintzaldi bat eskaini zuen. Azaldu zuenaren arabera, horiek “gaurkoa bezalako sentsibilizazio jardunaldi bat antolatzeko bidea ematen dute eta horrez gain, laneko istripuen kopurua ahalik eta txikiena izan dadin aholkularitza eta ikerketa ekintzak burutzea ahalbidetzen digu, hala, bazkidetutako enpresek xede hori lor dezaten lagundu ahal izango diegu”.

Ondoren, Carlos Espinosa de los Monteros y Bernaldo de Quirós Mutualitatearen presidenteak honako hau adierazi zuen: “ekitaldi zoragarri eta erakargarria da gaurkoa, orain bizitzen ari garen ziurgabetasun handi honetan teknologiak uneoro harritzen gaitu eta bilera honen bitartez, prebentzioaren etorkizunerako ekarpen garrantzitsuak lortzea dugu helburu”.

Mahai-inguruan izan ziren, bestalde, gizarte-agenteen ordezkariak. Ana García de la Torre UGT sindikatuko Laneko Osasuneko eta Ingurumeneko idazkariak zera aldarrikatu zuen jardunaldian: “UGT sindikatuak uste du eraldaketa digital honek finkatutako langileekin bidezkoa izan behar duela”. CEOEren aldetik, Jordi García Viña Laneko Harreman saileko zuzendariak azaldu zuenez, “laneko osasunaren arloan behar bezala egindakoari ezin diogu uko egin, etorkizunari itxaropenez begiratu behar diogu”. Ondoren, mintzaldien txandari amaiera emateko, Pedro Linares Rodríguez, CCOO sindikatuko Laneko Osasun eta Ingurumen saileko idazkariak honako hau gehitu zuen: “globalizazio garaian lan harremanak definitzeko gai izatea da erronka handiena”.

Juan Guasch Farrás Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionaleko (LSHIN) Lan Baldintzen Zentro Nazionalaren zuzendariak hau nabarmendu zuen bere mintzaldian: “ezin ditugu jardunbide egokiak ahaztu, behar bezala jarduten jarraitzen badugu 4.0 prebentzioan lagungarri suertatuko zaizkigu. Adostu ditzagun oraingo jardunbide egokiak etorkizunean ere erabil ditzagun”.

Concepción Martín de Bustamante AESPLAren presidenteak moderatu zuen laneko arriskuen prebentzioari buruzko lehenengo hizketa, “Pertsonengan ematen den transformazioa”, alegia. Haren alboan egon zen Mar González Hernández, Repsoleko Segurtasun eta Ingurumen Ondarearen zuzendariordea, telelanaren proiektuaren ekarpenarekin; bere hitzetan “ilusioz, baikortasunez eta pertsonengan pentsatzen dihardugu, haiek baitira gure aktiborik preziatuena. Telelanaren proiektua estrategia korporatiboaren barruan kokatzen da, era objektiboan kuantifikatu da eta bai zuzendaritzak, bai sindikatuek babesten dute hau”. Bernardo Moreno-Jiménez, Psikologia Biologikoa eta Osasun Psikologia sailean katedraduna, honi buruz mintzatu zen: “askotarikoak eta aldakorrak dira sortzen ari diren arrisku psikosozialak, baina lan kalitatea da beti helburua”. Orain pil-pilean dagoen teknoestresaren gaia ere aipatu zuen hitzaldian. Javier Perdices Ramírez, CMC taldeko eHealth zuzendariak eta Fernando Camino Maculet, Quirónsalud taldeko ORPren zuzendari exekutiboak bat etorri ziren neurri batean, langileen osasuna bermatzeko teknologia berriek eragiten duten ahalduntzearen kontzeptua izendatu baitzuten.

Jardunaldiko bigarren elkarrizketa Natalia Fernández Laviada Fraternidad-Mupresparen Prebentzio, Kalitate eta Komunikazioaren zuzendariorde nagusiak zuzendu zuen “Gauzen transformazioari buruz” hitz egiteko. Bertan hartu zuten parte, alde batetik, Encarnación Sousa Rodríguez LSHINko unitate Teknikoko arduradunak, nanoteknologia eta nanomaterialei buruz hitz egiteko. Beste alde batetik, Ignacio Aizpún Rodríguez ATAMeko zuzendari nagusia izan zen hizlari, eta honek, gauzen interkonexioa azaldu zuen eta zera aldarrikatu zuen: “pazienteak puntuz puntu aztertzen egon gara eta gaur egun datu guztiak era globalean interpretatzeko gai den zientzia berri bat ari da sortzen”.

Pedro Serrera Cobos, Fraternidad-Mupresparen Informazio Sistema eta Zerbitzuen zuzendariorde nagusia eraikitze lanetan dagoen Madrilgo Paseo de la Habanako ospitaleari buruz jardun zen eta jakinarazi zuenez, “ospitalea, tamaina aldetik, erabilerraza izango da. Asistentzia kalitate handiagoa eskainiko du, baita segurtasun handiagoa, jasangarritasuna eta azken teknologiak ere, pazientearen informazioa maneiatu eta, era berean, honi entretenimendua eskaini ahal izateko. Ospitale irekia izateko xedea dugu, hotel baten ahalik eta antza handien duena”. Robotak 4.0 gaiari buruz aritu zen Luis Pérez Castaño, Prodintec-en Industria Digital unitateko arduraduna. Honek, zera gehitu zuen: “etorkizuneko lantegia gaur egungoa izan dadin hurbilago gaude”, enpresa askok erabiltzen dituzten robotikaren alorreko aurrerapen guztiei esker.

Dolores Limón Tamés LSHINren zuzendariak amaitu zuen honako ondorio hauek aipatuz: “Duela 20 urte baino gehiago sortu zen Prebentzioaren Legea eta gaur egun, metodo fidagarri eta aproposengana jo behar dugu prebentzio egokia eskaini ahal izateko, desberdintasuna ez da hain handia, garai berrietara moldatu besterik ez dugu egin behar. Zalantzarik gabe asko aldatu dena lanorduen kontzeptua da, neurriz gaineko konektibotasun zabalaren eraginez, eta honek arrisku psikosozialak eragin litzake. Hori arazo soziala da eta arriskuok ekiditeko jardun behar dugu. Beraz, langilearen ongizate globala da lortu behar duguna”.

Natalia Fernández Laviada izan zen ekitaldiari amaiera eman ziona hizlariei eta bertaratutakoei eskerrak emanez eta hau gehitu zuen bere berbaldiaren amaieran: “humanismoa eta teknologia ez dira kontzeptu kontrajarriak”.

Jardunaldi honi esker, parte hartu zuten alderdien artean etorkizuneko prebentzioari buruzko elkarrizketa bizia sortu zen.

¿Te ha resultado útil?