Zuzeneko ordainketa duten lagileentzako Informazioa

 

2023ko Ordainketen Egutegia

Urtarrilaren 3a, asteartea

Otsailaren 2a, osteguna

Martxoaren 2a, osteguna

Apirilaren 4a, asteartea

Maiatzaren 4a, osteguna

Ekainaren 2a, ostirala

Uztailaren 4a, asteartea

Abuztuaren 3a, osteguna

Irailaren 4a, astelehena

Urriaren 4a, asteazkena

Azaroaren 3a, ostirala

Abenduaren 4a, astelehena

 

 

SMS no recibido

Zuzeneko ordainketaren transferentziak SMS bidez jakinarazteko, berariaz aukeratu behar duzu jakinarazpen-aukera hori eta telefono mugikorreko zenbaki zuzen bat eman behar duzu.

Aukera hori hautatu ez baduzu eta aktibatu edo hasieran emandako telefono-zenbakia aldatu nahi baduzu, dagokion Mutuaren administrazio-zentroarekin jarri beharko duzu harremanean.

SMS con retraso

Fraternidad-Muprespa mutuak zure prestazioa ordaintzea agindu dio lan egiten dugun banku-erakundeari SMSa jaso duzun egunean.

Erakunde hori eta zurea berbera bada, diru-sarrera egun horretan bertan jaso beharko zenuke. Bestela, baliteke zure kontu-korrontean egingo den diru-sarrera 24-48 ordu bitartean atzeratzea, bi banku-erakunderen arteko protokoloaren arabera.

SMS con periodo y fecha

Abonatu zaizun prestazioaren zenbatekoa hainbat faktoreren mende dago, eta hauek dira nagusiak: oinarri arautzailea, onetsitako ordainketa-aldia, eta zure prestazioaren kontingentzia.


Adierazitako data ordainketa horretan kalkulatu eta abonatu zaizun prestazioaren azken eguna da.


Normalean, data hori amaitutako hilabetearen azken eguna izango da, baina aurrekoa izan daiteke batzuetan, Gizarte Segurantzatik jasotzen dugun informazioak ez duenean uzten prestazioa hilabete amaiera arte berresten.

SMS fecha validada

Fraternidad-Muprespa mutuak aurreko hilabetean sortutako gainerako prestazioa berresteko informazioa duen unean, aparteko transferentzia bat igorriko zaizu automatikoki, onetsitako azken dataren eta amaitutako hilabetearen azken egunaren arteko aldiari dagokiona. Aparteko transferentzia horiek astero egiten dira, ostegunero (edo hurrengo lanegunean). Adibidez: Demagun 2021eko maiatzaren 5ean SMS hau jaso duzula:
Cálculo del importe

Abonatu zaizun prestazioaren zenbatekoa hainbat faktoreren mende dago, eta hauek dira nagusiak: oinarri arautzailea, onetsitako ordainketa aldia, zure prestazioaren kontingentzia eta ordainketa-modalitatea, kontingentzia arruntetatik eratorritako ABEren kasuan (ABE arrunta edo langabezia).


Abonatu zaizun prestazioa xehetasunez ikusteko, gure bulego digitalean edo gure aplikazioan sartzea gomendatzen dizugu.

Nº cuenta donde realizar el ingreso

Zure prestazioa jasotzeko kontu-zenbakia aldatzeko, gure edozein bulegotara joan beharko duzu eta bertan aldatzea eskatu, eta zure titulartasuna egiaztatzeko baliozko oraintsuko agiriren bat aurkeztu.

Vote up!

Puntuak: 10

You voted ‘up’