NIE

Atzerritarraren Identifikazioa Zenbakiaren sigla. Agiri hori beharrezkoa da eta Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak (Barne Ministerioa) ematen die Espainiarekin interes ekonomiko, profesional edo sozialengatik harremanak dituzten atzerritarrei, baldin eta lurralde nazionalean egoera irregularrean ez badaude.

Hasierako 'X' edo 'Y' letra, 7 zifra eta amaierako kontrol-letra ditu.