Doako arreta iraunkorra

Fraternidad-Muprespan, Telefono Bidezko Etengabeko Arreta Zerbitzu bat dugu langile babestuen eta beren enpresen esku.

Doako arreta zerbitzu hori urteko 365 egunetan erabil daiteke (24 orduetan), eta bere helburu nagusia larrialdi egoeretan laguntza ematea da. Telefono horretara deitzeko, zenbaki hau erabili behar da:

900 269 269

Era berean, langilea atzerrian badago telefono honetara dei dezake zerbitzua erabiltzeko:

(+ 34) 91 389 63 98

Honako behar hauek izanez gero, jar zaitez harremanetan Telefono Bidezko Etengabeko Arreta Zerbitzuarekin:

  • Istripua gertatu den lekutik gertuen dagoen laguntza zentroa zein den jakitea (ospitaleratu behar izanez gero, zein ospitaletara jo jakitea).
  • Istripua izan duen pertsona bat ebakuatzeko eskatzea eta azkar lagundu ahal izateko beharrezko baliabideak koordinatzea.
  • Atzerrira joandako langileen osasun laguntza koordinatzea.
  • Gure zerbitzu medikoei eta administrazio zerbitzuei buruzko zalantzak argitzea.
Servicio gratuito de atención permanente
¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 2

You voted ‘up’