Osasun -laguntza

osasun-laguntza

Kontingentzia Profesionala

Fraternidad-Muprespa mutualitatean badakigu zer ondorio dituen lan-istripu batek, bai langilearentzat, bai enpresarentzat. Horregatik, gure eginkizuna babestutako langileen osasuna ahalik eta hobekien berrezartzea da.

Hauxe eskaintzen dugu:

  • Laguntzaren arintasuna (24 orduko larrialdiak).
  • Diagnostikoa eta froga osagarriak bizkor egitea.
  • Enpresarekin komunikazio ona izatea, pairatutako istripua behar bezala baloratzeko.
  • Historia kliniko digitalizatua.
  • Osasun laguntza integrala, anbulatoriokoa zein ospitalekoa eta errehabilitaziokoa.
  • Kualifikazio handiko osasun langileek lesioaren tratamendua eta iraupena gainbegiratzea.

Fraternidad-Muprespa mutualitateak istripu horren ondoriozko gastu guztiak (kirurgikoak, farmazia) eta joan-etorriek ordainduko ditu, Mutualitateak aldez aurretik baimena eman badu.

Asistentziaren kalitatea da gure helburu nagusia, beharrezko protokoloak aplikatzen ditugu, kasuak aztertzen ditugu eta jarraipen zehatza egiten dugu pazienteak ahalik eta hoberen sendatzeko.
Gure osasun-azpiegiturak istripua izan duen orori erabateko asistentzia bermatzen dio. Horretarako, geure baliabideak ditugu larrialdietako lehen sendaketa estaltzeko, eta froga diagnostikoak, ebakuntza kirurgikoa, beharrezkoa bada, eta errehabilitazioa ere bai.

Alor bakoitzeko espezialista eta profesional onenak ditugu. Osasun-talde oso kualifikatua dugu, eta oso aditua lan-lesioen eta -istripuen tratamenduan.
Sistema informatiko aurreratu bat dugu, eta, horri esker, diagnostiko-probak gure espezialisten artean parteka ditzakegu, paziente bakoitzarentzat konponbiderik onena aurkitzeko, kokapen geografikoa edozein dela ere. Halaber, itxaron-denborak murrizteko aukera ematen digu, edozein zentro eta unetan historia kliniko digitala eskura baitugu.

Fraternidad-Muprespa mutualitateko pazienteek Historia Kliniko Elektronikoa (HCE) dute, beharrezkoak ez diren azterketa erradiologikoak saihesteko baliagarria, eta, beraz, erradiazio ionizatzaileetara esposizio-denbora murrizteko; gainera, pazienteak berehala bere informazioa kontsultatzeko aukera izango du, Pazientearen Atariaren eta Mi Frater Paciente aplikazioaren bidez.

Kontingentzia arrunta

Mutualitatearekin kontingentzia arruntengatik aldi baterako ezintasunaren prestazio ekonomikoa hautatu duten enpresa elkartuentzat, kontingentzia horren prestazio ekonomikoa eta langileen bajen jarraipena kudeatzen ditugu, pazienteak sendatzen laguntzeko.

Asistencia Rehabilitadora

Medical

 

A través de la rehabilitación, pretendemos que la curación sea la mejor y más rápida posible, a través de una estrecha relación entre el médico especialista,  el fisioterapeuta y el paciente, que es para nosotros el centro del tratamiento.

Con el desarrollo e implantación de herramientas de apoyo para la actividad del fisioterapeuta, y el establecimiento de un sistema de mejora continua conseguimos:

  •     Valorar al paciente con la mayor objetividad.
  •     Trabajar de manera personalizada para cada paciente.
  •     Activar el papel del paciente en su recuperación.
  •     Realizar rehabilitación con garantías también fuera del gimnasio.
  •     Prescribir tratamientos en línea y poder asegurar su efectividad, dando paso a la máxima innovación con las más avanzadas herramientas telemáticas.
  •     Mejorar la comunicación de fisioterapeutas, médicos y pacientes.
¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 7

You voted ‘up’