Kidetutako enpresak mutuaren gobernuan duen eginkizuna

Fraternidad-Muprespa, Gizarte Segurantzaren 275. Mutua Kolaboratzailea, enpresarien elkarte pribatua da, irabazi-asmorik gabekoa, eta Gizarte Segurantzaren kudeaketan laguntzea du xede.

Kidetutako enpresek parte hartzen dute haren jarduketan, beren gobernu-organoen bitartez. Gobernu-organo gorena Batzar Nagusia da, eta kidetutako enpresaburu guztiek osatzen dute.

BATZAR NAGUSIAN PARTE HARTZEA

Fraternidad-Mupresparen ohiko Batzar Nagusia urtean behin biltzen da, aurrekontuen aurreproiektua eta urteko kontuak onesteko, baita Mutuaren jarduketan garrantzitsuak diren gaiei buruzko erabakiak hartzeko ere. Horretarako, Batzar Nagusiaren akordioak bertaratutakoen edo ordezkatutako mutualisten botoen gehiengo soilez onesten dira.

Mutuaren jarduketa kidetutako enpresetara hurbiltzeko eta gobernu-organo gorenean parte hartzea sustatzeko xedez, bertaratze-zedulak jarri ditugu zuen esku. Haien bitartez, Batzar Nagusira joan izana egiaztatu ahal izango da, bai eta botoa eskuordetu eta hura erabiltzeko argibideak eman ere.

PARTE-HARTZEA GARRANTZITSUA DA

Gure nahia da mutualisten ahalik inplikazio handiena lortzea Fraternidad-Mupresparen kudeaketan, gardentasunean eta informazio-jarioan oinarrituta. Batzar Orokorrera joateko eta botoa emateko eskubidea baliatzeko legitimazioa egiaztatzeko, enpresaburua Mutualitatearen enpresa elkartuen Erregistroan sartuko da, edo elkartze-agiria edo, hala badagokio, elkartze-proposamenaren agiria erakutsiko da, bai eta gai horiei buruzko agiriak ere, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren zerbitzuek emandakoak. Aldez aurreko egiaztapen-epea amaitu ondoren hitzarmenak indarrean jartzen zaizkien enpresaburuak, hain zuzen, Batzarra egiten den egunean bertan egiaztatu ahal izango dira, hori hasi baino lehen. Era berean, Erakundearen zerbitzura dauden langileen ordezkari batek bertaratzeko eta botoa emateko eskubidea du.

Etortzeko zedula Bulego Digitalaren bidez aurkeztea

Gure Bulego Digitalaren bidez, erraz helarazi ahal izango diozu Fraternidad-Muprespari Batzar Nagusira etortzeko zedula. Egin klik "Aurkeztu zedula Bulego Digitalaren bidez" estekan, eta helarazi etortzeko zedula guribizkor Bulego Digitaleko erabiltzailea ez baduzu, oraintxe bertan eska dezakezu hori, eta Bulego Digitalak eskaintzen dituen zerbitzu guztiez goza dezazun. Erabiltzailea eskatzeko, egin klik "Aurkeztu zedula Bulego Digitalaren bidez" estekan; ondoren, hautatu "Eskatu erabiltzailea".

Bertaratze-zedula elektronikoa betetzea

Zedula elektronikoaren lehenengo atalean (goiko zatia, beti bete beharrekoa) bi hutsune daude:

  1. Honako Jaun/Andere honen alde: Kidetutako Enpresaren (pertsona fisikoa edo juridikoa bada ere) ordezkariaren (hau da, pertsona fisikoaren) izenarekin bete beharko da.
    • Kidetutako enpresa pertsona fisikoa bada: pertsona horren edo ahaldunaren izen-abizenak.
    • Kidetutako enpresa pertsona juridikoa bada: ahaldunaren izen-abizenak.
  2. NAN: Aurreko atalean adierazitako ordezkariaren (hau da, pertsona fisikoaren) NAN zenbakiarekin bete behar da, edo haren pasaportearen edo egoitza-txartelaren zenbakiarekin, atzerritarra balitz.
  3. Kidetutako enpresa honena: Kidetutako enpresaren izenarekin bete behar da (pertsona fisikoa edo juridikoa).

Botoa eskuordetzea

Zedula elektronikoaren beheko atala Batzar Nagusira pertsonalki joan ezin izatekotan edo nahi ez izatekotan betetzeko da. Kasu horretan, betebehar sozialak betetzen dituen beste edozein bazkiderengan eskuordetu ahal izango da botoa.

Kasu hauetan, honela bete behar izango dira hutsuneak:

  1. Kidetutako enpresariabotoa eskuordetzan jaso duen Kidetutako enpresaren izenarekin bete behar da.
  2. Bazkidetze-dokumentuaren zenbakia: Enpresaren bazkidetze-dokumentuaren zenbakiarekin bete behar da.
  3. Honako Jaun/Andere honek ordezkatuta: Kidetutako enpresaren ordezkariaren izenarekin bete behar da.
  4. Horrez gain, ixa bat (X) ipini beharko da hautatutako botoaren aukeran.

Sinatzailea azaldu beharko da aurrealdean, kidetutako enpresaburuaren izenean, ordezkari bezala.

Zedula elektronikoa entregatzea edo bidaltzea

Fraternidad-Mupresparen Bulego Digitalaren bidez entregatu daiteke zedula, baita posta elektronikoz ere, honako helbide honetan: Clic aquí para mostrar email

Aurrez aurre ere entregatu daiteke (originala nahiz inprimatua) Fraternidad-Mupresparen edozein arreta-gunetan, non ale garbia eska baitaiteke.

Zedula Bulego Digitalaren bidez bidali nahi baduzu, sartu sisteman eta egin klik “Batzar Nagusirako zedula” jartzen duen zuzeneko sarbidean. Formatu elektronikoan bidali nahi baduzu, zedula deskargatu, bete, inprimatu, sinatu eta zigilatu ahal izango duzu; ondoren, hura eskaneatu edo haren argazki bat atera beharko duzu, irudia argia izan dadin eta informazioa erraz irakur dadin.

Garrantzitsua da zedula behar bezala beteta bidaltzea 2022ko uztailaren 19a baino lehen.

2022ko Batzar Nagusia

Fraternidad-Muprespako Zuzendaritza Batzordeak, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen 275. Mutualitateak, egoitza soziala Madrilen duenak (Plaza de Cánovas del Castillo, 3), bere estatutu sozialen 24. artikuluan xedatutakoa betetzeko, dei egiten die elkartutako bere enpresa mutualistei Ohiko Batzar Orokorrera. Batzarra Madrilen egingo da, Fraternidad-Muprespa Habana Ospitaleko ekitaldi-aretoan (Paseo de La Habana, 83-85), 2022ko uztailaren 21ean (osteguna), lehen deialdian eguerdiko hamabi eta erdietan,, eta bigarren deialdian, berriz, egun bereko eguerdiko ordubatean, hala behar izanez gero.

Honako hau izango da gai-zerrenda:

  • LEHENENGOA.- Kudeaketa soziala aztertzea.
  • BIGARRENA.- Zuzendaritza Batzordearen proposamenari jarraikiz, 2021ko ekitaldiari dagozkion Kontuak eta urteko Memoria onestea, Gizarte Segurantzaren Kontu Hartzailetza Nagusiaren ikuskaritza-txostenarekin batera.
  • HIRUGARRENA.- 2023. urterako Aurrekontuen aurreproiektua onestea eta, hala badagokio, Zuzendaritza Batzordearengan eskuordetzea aurreproiektua onesteko eskumenak.
  • LAUGARRENA.- Zuzendaritza Batzordeak  Fraternidad-Muprespak 2021ko ekitaldian zehar aldi baterako inbertsioak gauzatzeko Jokabide-kodearen betetzeari buruzko urteko txostena onestea.
  • BOSGARRENA.- Zuzendaritza Batzordeko kideak izendatu eta kentzea.
  • SEIGARRENA.- Eskaerak eta galderak.
  • ZAZPIGARRENA.- Batzar Nagusiaren akta onestea.
¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 3

You voted ‘up’