17. HORMA-IRAGARKIA. PRODUKTU INDUSTRIALEN PRODELIN SA FABRIKA 1950
Kartel honetan, langile bat ageri zaigu ingude gainean burdina goria lantzen; mailua eta kurrikak ditu eskuetan, baina inolako babes-neurririk ez. Kolore-kontraste nabarmena ikusten dugu: lehen planoko sugarren hori-gorrixka nabarmendu egiten da hondo urdinxkaren gainean.
16. HORMA-IRAGARKIA. HIJO DE PEDRO SIERRA FORJAKETA-TAILERRA 1949
Kartel honetan, edertasunaren kanon klasikoak ageri zaizkigu: gizon atletiko bat, soina biluzik duela. Baita aurrerapenarekin eta eskuzko ahaleginarekin loturiko erremintak ere: gurpil horzdunak, konpasa, mailua, kurrikak, fabrikak eta tximiniak, hondoan eguzkia distiratsu dela. Irudi hori oso lotur...
15. HORMA-IRAGARKIA. ZAINDU ZAURI TXIKIAK 1941
1941. urteko kartel honek irudimenari ezer uzten ez dion mezu baten aldeko apustua egiten du berriz ere. «Zaindu zauri txikiak» hitzen gainean, espartzuzko oinetakoak jantzita daramatzan oin baten lehen planoa ikusten dugu, iltze bat zapaltzeko zorian; bigarren planoan, ostera, hanka moztu dioten gi...
14. HORMA-IRAGARKIA. ASSICURAZIONI GENERALI 1940
Sua gai nagusi gisa harturik, Niebla egilearen kartel honek suteek sor dezaketen hondamendi-sentsazioa jorratzen du. Aseguru-etxearen izenaren gainean ipinitako hasierako esaldiak argi erakusten du zeinen garrantzitsua den hondamendi-egoerei aurrea hartzea. Egin zuten urtean –hau da, 1940an–, tanker...
13. HORMA-IRAGARKIA. ASSICURAZIONI GENERALI 1940
Kartel honetan, landaguneetako suteen irudi klasiko eta dramatiko bat ikus dezakegu. Gai hori behin baino gehiagotan agertzen da sorkuntza-lan hauetan. Uzta, lastategia, gurdia sutan, eta senar-emazteak egoera horri nahigabeturik begira, musuzapi batekin malkoak lehortzen dituzten bitartean. Testuak...
12. HORMA-IRAGARKIA. LA PRÉSERVATRICE EGUTEGIA 1935
1935eko egutegi bati dagokion irudia dugu aurrez aurre. Baliteke erakusketako kartelik soil, original eta irudimentsuenetako bat izatea, mezuak beste euskarri batzuk ere baliatzen baitzituen kartelaz aparte. Hondoan esaldi burutsuak eta paradoxikoak dituela, panpina bat ikusten dugu irudian makurtur...
11. HORMA-IRAGARKIA. PSIKIATRIAKO ETA HIGIENE MENTALEKO ATALA 1934
Harrigarria da ikustea nola hain goiz, II. Errepublikako Gobernuan, Osasun Zuzendaritza Nagusiak dagoeneko sustatzen zuen langileen tratamendu psikiatrikoa, «oreka mentala eta lanerako gaitasuna berreskuratzeko». Hau da, 1934. urterako, borrokatzen ziren gaur egun lan-jarduerari lotutako arrisku psi...
10. HORMA-IRAGARKIA. LANGILEAK ARRAGOAREKIN 1930
1930eko kartel honetan, hiru langile ageri dira marrazki soil batekin irudikaturik, metal urtua duen arragoa baten inguruan. Apenas daramaten babesik soinean, eta, hori ikusirik, kontuz ibiltzeko esaten zaie, erredurak eta isuriak saihesteko.
9. HORMA-IRAGARKIA. EZIN ZARA GERATU NI BEZALA (ARMIARMA) 1930
Kartel honetan agertzen den irudia, didaktikoa ez ezik, oso irudimentsua ere bada. Langilea airean zintzilik ageri da, eusteko inolako neurririk gabe, eta armiarmak adierazten dio, modu burutsu eta inozentean, ezingo duela jarraitu zintzilik denbora luzean. 1930ean gaude, eta garaierarekin loturiko...
8. HORMA-IRAGARKIA. JARRERA TXARRA. JARRERA ONA (YIN/YAN) 1930
Joan den mendeko 30eko hamarkadan, lan-pedagogia hasia zen informatzen eta hezten. Kartel honek ergonomia kontzeptua aurreratu zuen; izan ere, erakusten digu jarrera txarra izateak edo kargak modu desegokian garraiatzeak ondorio larriagoak eragin ditzakeela. Eskuinean, berriz, pisuari zuzen nola hel...