Segurtasun Korporatiboko Politika

Fraternidad-Muprespak bere Segurtasun Politika zehaztu du Erakundeak segurtasunaren arloan burutzen dituen ekimen guztiak estaltzeko. Politika segurtasunari lotutako helburuak lortzera dago zuzenduta. Helburuok Erakundearen Segurtasun Plan Zuzentzailean bilduta daude. Alderdi hauek biltzen ditu Politika horrek:

  • Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailea den Fraternidad-Muprespak burutzen duen jarduera motarako egokia den segurtasun maila lortu behar dela ezarri da. Arreta berezia jarriko da erakundeak ematen duen osasun eta laguntza zerbitzuan.
  • Segurtasuna jarraikako prozesua da. Segurtasunaren arloan eskumena duten Mutualitatearen sail guztiek koordinatu eta elkarlanean aritu behar dute. Lankidetza hori lortzeko, unitate guztiek taldean egin behar dute lan, eta zuzendaritzako maila gorenean ere koordinatu behar dira.
  • Segurtasuna, kontzeptu gisa, eta horri lotuta sortzen diren proiektuak babesten ditu erakundearen Zuzendaritzak, erakundeak ezarri duen segurtasun maila lortzeko beharrezkoak eta zentzuzkoak diren baliabideak eskura jartzeko konpromisoarekin.
  • Segurtasun estaldura modu integralean ulertzen da, hortaz, guztiei eragiten dien zerbait da: instalazioei, barneko zein kanpoko langileei, informazio-sistemei eta Fraternidad-Mupresparen instalazioetan egonik babestuta dauden langile eta gaixoei.
  • Segurtasunari lotutako inbertsio, proiektu eta ekimenetan zentzuzko irizpideak aplikatuko dira. Hala, oreka egongo da erakundeak bere gain har dezakeen arrisku mailaren eta segurtasunaren kostuaren artean.
  • Erakundearen ekimen eta proiektu guztien hastapenetatik aintzat hartu behar da segurtasuna, gero, instalazioen, sistemen eta prozeduren diseinuaren fasean ere kontuan izan ahal izateko segurtasun baldintzatzaileak.
  • Segurtasunak, prozesu bezala ikusita, jarraipen, berrikuspen eta etengabeko hobekuntzako mekanismo egokiak izango ditu, edozein "kudeaketa sistemak" izango lituzkeen bezala.
  • Segurtasun-politika eta horrek biltzen dituen helburu eta proiektuak behar bezala jakinaraziko zaizkie erakundeko kideei, segurtasunak eguneroko lanean duen garrantziaz jabetu daitezen.
  • Ahal den neurrian, praktika hobeetan eta nazioarteko estandarretan oinarrituko da segurtasunaren kudeaketa. Halaber, legedia erabat betetzen dela bermatuko da.

Zuzendaritzak onartutako Segurtasun Politika honek haren laguntza eta konpromisoa ditu.

¿Te ha resultado útil?
Vote down!

Puntuak: 0

You voted ‘down’