Personas presentando una Queja o reclamaciones

Kexak eta erreklamazioak kudeatzeko politika

Fraternidad-Muprespak ezarritako Kexak eta erreklamazioak kudeatzeko politika ISO 10002:2015  arauan oinarritzen da.

Mutualistek eta babestutako langileek itunpeko zentroetan jasotako zerbitzuei buruz izan ditzaketen kexa eta erreklamazioak bildu, kudeatu eta erantzuteko sail bat sortzea izan du Fraternidad-Muprespak helburu, besteak beste.

Beraz, xede horrekin, bezeroen mesedetan ezarri du Fraternidad-Muprespako Zuzendaritzak kexak edo erreklamazioak kudeatzeko politika, eta jarduteko printzipio hauek beteko dituela bermatzen du: 

  1. Dagokion edozein lege-betekizun edo araudi betetzea. 
  2. Jarduera-betekizunak eta erakundearen eskakizunak betetzea. 
  3. Kexa eta erreklamazioak kudeatzeko praktikarik onenak aztertu, identifikatu eta jardueran aplikatzea. 
  4. Bezeroan oinarritutako ikusmoldea sustatzea erakundearen barnean. 
  5. Bezeroen, langileen eta alderdi interesdunen iritziak kontuan hartzea. 
  6. Hobekuntza bultzatzea eta Kexak eta erreklamazioak kudeatzeko politika behar bezala ezartzen dela ziurtatzeko baliabideak egokitzea.