Fraternidad-Muprespa Política de Seguridad-Salud y Bienestar en el Trabajo

Laneko segurtasunaren eta osasunaren politika

Joan den 2014ko uztailaren 1ean, Fraternidad-Muprespako Zuzendari Kudeatzaileak Laneko Segurtasun eta Osasun Politikaren bertsio berria onartu eta sinatu zuen. OHSAS Kudeaketa Sistemako pertsonen erantzukizunak berrikusi dira Laneko Segurtasun eta Osasunari dagokienez.

Gure Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Politika berriak hurrengo puntuak biltzen ditu:

  • Pertsonak dira oinarrizko eta funtsezko elementuak gure erakundean. Enpresaren betebeharra da pertsonen osasuna eta ongizatea bermatzea, prebentziorako mekanismoak eratuz, eta ahalegin guztiak egin beharko ditu laneko arriskuen aurrean politikarik eraginkorrenak garatzeko.
  • Zuzendaritzak bere gain hartzen du osasunerako kaltegarria den guztia saihesteko konpromisoa. Eta horretarako, gure jardueretan izandako lan-arriskuak ahalik eta gehien eliminatzeko edo gutxitzeko beharrezko neurriak hartuko dira, betiere, Fraternidad-Muprespako langileen arteko banakako desberdintasunak aintzat hartuta.
  • Konpromisoa hartzen dugu LAPi dagokionez aplikatu beharreko lege-baldintza guztiak betetze aldera lan egiteko; langileen osasuna eta ongizatea are gehiago sustatzen laguntzen duten ekintzak borondatez egiteko, hainbat kanpainen bitartez (segurtasuna eta osasuna; prestakuntza; onura sozialak, lanekoak, etnikoak eta ingurumenari lotutakoak); edo gai horri dagokionez erakundeak gehitzen dituen bestelako baldintzak betetzeaz arduratzeko, hala nola, pertsona desgaituak gizarteratzeko.
  • LAPren kudeaketa sistema zabalik dago gure langileek era aktiboan parte har dezaten, hobetzeko dituzten iradokizunak gehituz, etengabeko hobekuntza sustatzeko asmoz. Etengabe hobetzeko dugun konpromisoa dela eta, LAPen kudeaketa sistema eta osasunari eta ongizateari lotutako jarduera eraginkorragoak lortzeko ahaleginak egiten ditugu
  • Gure LAPen kudeaketa sistemaren esparruan, prebentzio-bikaintasuna eta enpresa bikaintasun osasuntsua sustatzen ditugu prebentziorako helburuak ezarriz, kuantitatiboak ahal den neurrian, lan-arriskuen ebaluazio sistematiko eta aldizkakoan antzeman diren hobetzeko alderdiei dagokienez.
  • Gure langile guztiak LAPen inguruan duten betebeharraz sentsibilizatuta eta kontzientziatuta mantentzen saiatzen gara, eta baliabideak zuzentzen ditugu enpresan osasuna eta ongizatea sustatzeko politika modu eraginkorrean ezartzen dela egiaztatzeko.Horrez gain, Fraternidad-Muprespak Enpresa Bikaintasun osasuntsuaren alde duen konpromisoarekin bat egingo dute, besteak beste, alderdi interesdunek, enpresa laguntzaileek eta kontratistek, Konpainiak ingurumenaren eta gizartearen arloan ezarri duen helburua erdietsi dezan.
  • Aldizka inplementatu eta berrikusiko dugu LAPren politika, lan arriskuen natura eta garrantzia kontuan izanik egokia izaten jarraitzen duela ziurtatzeko.

OHSAS kudeaketa sistema ezarriz, geure prebentzio zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea hobetu nahi dugu, baita gure langileen segurtasuna eta osasuna bermatu eta finkatu ere. Guztion parte-hartzearekin, bai Enpresako Zuzendaritzarenarekin bai gainontzeko langileenarekin, modu eraginkorragoan txertatuko da Mutualitatean lan-arriskuen prebentzioa.