Osasun laguntza, atzerrian lan egiterakoan
Atzerrian lan-istripurik gertatuz gero, langileari emango zaion osasun laguntza Espainian edozein gorabeherarengatik esparru horretan jasoko lukeenarekin parekagarria izango da.
Zer eskaintzen zaie atzerrian dauden langileei?
- Telefono bidezko orientazioa, horretarako ezarritako zenbakian:
(+34) 900 269 269
(+34) 913 896 398
- Premiazko laguntza jarraitua, araudi aplikagarriaren eta dauden hitzarmenen arabera dagozkion baliabide eta hedadurarekin.
- Osasun garraioa ordaintzea, Mutualitateak aurretik baimenduz gero, tratamenduarekin lurralde nazionalean jarraitzeko.
Mutualitateak estaltzeko baldintzak
- Espainiako lurraldeko zehaztapen eta baldintza berberak aseguramenduari dagokionez.
- Enpresak istripua lanekoa dela adierazten duen agiria.
- Mutualitateak hori onartzea.
- Gainera, onartzeko baldintza izango da enpresak eta langileak kasu bakoitzean beharrezkoak diren izapideak bete izana eta indarreko araudiak edo hitzarmenek babestutako zentroetan laguntza eskatu izana.
Izapideak
Bidaia egin aurretik, atzerrira joateko langileei dagozkien kudeaketak egin behar dituzte langileek eta enpresak Gizarte Segurantzan:
- Helmugako herrialdeko berariazko inprimakiak bete eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean (TGSS) aurkeztu.
- Europako Osasun Txartela (EOT) eskatu, EBko eta Europako Esparru Ekonomikoko (EEE) herrialdeen eta Suitzaren kasuan.
Gastuen itzulketa
- Mutualitateak ez du dirurik aurreratuko jasotako osasun laguntzagatik.
- Osasun laguntzarako alde biko hitzarmenik gabeko herrialdeetan: gastuak enpresak ordainduko dizkio beti laguntza eman duen osasun zentroari. Dagokien agiriak aurkeztu direnean, zenbateko horiek itzuliko dira.
- Munduko gainerako herrialdeetarako: osasun zerbitzu publikoak erabili beharko dira, eta jasotako osasun laguntzaren zenbatekoak ordaindu. Dagokien agiriak aurkeztu direnean, zenbateko horiek itzuliko dira.