Arau-hausteen aktek

Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak zehapen-prozedurari hasiera emateko agiria, zehapenaren oinarri diren egitateak eta zuzenbideko oinarriak jasotzen dituena. Laneko edo gizarte-segurantzako arauak ez betetzeagatik zehapenaren zenbatekoa ere adierazten da bertan. Arau-hausteen aktek legezkotasun-presuntzioa dute, eta, beraz, haien kontra dagoenak probatu egin behar du, probaren karga alderantzikatu egiten baita.